Luis de Guindosek koordainketaren ezarpena errefusatu du
ref="/eu/albisteak/ekonomia/osoa/864347/erreformak--hurrengo-erreformak-osasunean-eta-hezkuntzan-izango-dira/" _fcksavedurl="/eu/albisteak/ekonomia/osoa/864347/erreformak--hurrengo-erreformak-osasunean-eta-hezkuntzan-izango-dira/" target="_blank">Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasunerako ministroak osasun zerbitzuetan koordainketa ezartzea errefusatu du, honen aburuz, "ez baita irtenbiderik egokiena". Bestalde, osasun sistemaren kalitatea mantentzeko diru-sarrerak kontuan hartzearen alde azaldu da.
"Administrazio zentralaren eta autonomia erkidegoen arteko eztabaida piztu behar dugu, eta 100.000 eurotik gora irabazten dituen batek, esate baterako, osasun zerbitzuak doakoak izan behar dituen pentsatu", esan du ministroak.Horren iritzian, sistema horren iraunkortasuna bermatzeko, "funtsezkoa da osasun sistema erreformatzea", eta horretarako "etekinik ematen ez duten gastuak ezabatu behar dira" eta "ondo ez dauden gauzak zuzendu".
"Egiturazko defizita duen sistema bat gaur egun dituen baldintzetan mantendu dezakegun ikusi behar dugu", esan du, eta "eztabaida garrantzitsua da, Espainiako osasun sistemaren kalitatea dagoelako jokoan", gaineratu du.
"Gastuak arrazionalizatzeko ahaleginekin bat egingo dut beti, baina egun osasun sistemak duen kalitatea mantentzeko gauza garrantzitsuetan jarri behar dugu arreta, eta horrek ez du halabeharrez koordainketa eskatzen", azpimarratu du.
Ekonomia ministroaren esanetan, Gobernua ez da Osasun eta Hezkuntza zerbitzu publikoak berriro zentralizatzea planteatzen ari, eta horiek autonomia erkidegoek eskaintzen jarraituko dutela gaineratu du. "Inor ez da zerbitzuak berriro zentralizatzea proposatzen ari, autonomia erkidegoek jarraituko dute horiek eskaintzen, baina egungo egoera jasangarria den ikusi behar dugu; eseri, eztabaidatu eta irtenbideak bilatu behar ditugu", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko.
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak eta inportazioak % 4,5 eta % 6,1 murriztu dira, hurrenez hurren, urtarrilean Euskadin
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen indizea % 105,5ekoa izan da.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.
Osasun Ministerioak apirilaren 9rako deitu ditu autonomia erkidegoak medikuen grebaz hitz egiteko
Ostiral honetan ohiko osoko bilkura egingo dute pazienteen eta Osasun Sistema Nazionalaren kudeaketa publikoaren lege aurreproiektuen berri emateko.
Lanbidek aurreikusten du martxoa enplegu-datu positiboekin amaituko dela: "Oraindik ez dira nabaritzen krisi geopolitikoaren ondorioak"
Francisco Pedraza Lanbideren zuzendari nagusiak, Radio Euskadin egindako elkarrizketan, adierazi du "zalantza asko" daudela "epe ertainera begira".
Erregaiaren prezioek behera, astelehenari ekiteko, krisiaren aurkako neurriak igandean indarrean sartu ostean
Zerbitzugunearen arabera, erregaien prezioak litroko 15-20 zentimo jaitsi dira. Neurriak jada indarrean dauden arren, Diputatuen Kongresuak onartu beharko ditu; datorren ostegunean, martxoaren 26an, bozkatuko dituzte neurriak.
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute San Mameseko zabalgunean, Bilbon
Athletic-Betis partidaren atarian lan-erregulazioaren eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera hitzartutako kaleratzeei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute, eta dudan jartzen dute benetan 301 langilek izena eman duten.