Proposamen ekonomikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Merkelek Europar Batasunerako 'hazkunde agenda' bat proposatu du

Ekimen hau prest izango da ekaineko estatuburuen eta EBeko Gobernuaren goi-bilerarako. Proposatutako neurrien artean, "Inbertsioen Europako Bankuaren aukerak sendotzea" aipatu du Merkelek.
Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak 'hazkunde agenda' bat proposatu du. Argazkia: EFE
Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak 'hazkunde agenda' bat proposatu du. Argazkia: EFE

Ekainean izango den estatuburuen eta EBko Gobernuaren goi-bilerarako prest egongo den Europar Batasunerako "hazkunde agenda" bat prestatuko duela iragarri du Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak. Proposatutako neurrien artean, "Inbertsioen Europako Bankuaren aukerak sendotzea" aipatu du Merkelek, 'Leipziger Volkszeitung' kazetak jaso duenez.

Merkelek esan duenez, Europako hainbat kontseiluk hazkundearen gaia aztertu dute dagoeneko eta "egun herrialdeek azpiegiturazko diru-funtsak malgutasunez erabili ditzazkete enpresa txikiei eta ertainei lagundu ahal izateko".

"Hazkundeak ez du halabeharrez diru inbertsioa suposatu behar", azpimarratu du kantzilerrak. Zentzu honetan, Frantziako hauteskundeetako bigarren itzulian irabazle izango denarekin gai honen gainean eztabaidatuko duela iragarri du Merkelek.

Hala ere, "finantza politika sendo batekin bakarrik gaindituko du Europak zorra-krisia baina itun fiskala ez da nahikorik izango". Ondorioz, "aldi berean, hazkundea eta enplegua sustatzeko eta Estatuek lehiakortasuna irabazten joateko finantza-politikak garatu behar dira". "Maileguetan oinarritutako hazkunde bat ez da irtenbidea", nabarmendu du.

Zentzu honetan, François Hollande Frantziako presidentetzarako hautagaiak itun fiskala berriro negoziatzeko proposamena errefusatu du Merkelek.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X