Kongresuak onartu egin du lan-erreforma, hainbat aldaketarekin
Diputatuen Kongresuak lan-erreformarako lege proiektua onartu du ostegun honetan. Hasierako testuari hainbat aldaketa egin ondoren, lan-erreforma Senatura eramango dute orain, han behin betiko baiezkoa jaso dezan.
Lan-erreformak aldeko 25 boto jaso ditu (PPrenak eta CIUrenak). Guztira testuari 656 zuzenketa aurkeztu dizkiote Kongresuan, eta, horien artean, PPk 26 zuzenketaren inguruko akordioa lortu du oposizioarekin (gehienak CIUrekin).
Egindako aldaketa nagusiak
-50 langile baino gutxiago dituzten enpresa txikiek eta ertainek
langabezi maila % 15etik beherakoa izatera heltzen denean kontratu mota hau desagertu egingo da.
-Kaleratze objektiboa (lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko kalte-ordaina emanda, langileak kaleratzeko aukera ematen du, arrazoi ekonomikoak, antolamendu-arrazoiak, arrazoi teknikoak edo produkzio-arrazoiak badira) egin ahalko da enpresak 9 hilabetez jarraian galerak baditu. Emaitza horiek, edonola ere, aurreko urteko epe berdinarekin konparatu beharko dira.
-Absentismoa: Kaleratzea eragiten duten falten kopurua handitu egingo da (Hemendik aurrera, urteko lanaldiaren % 5 (12 edo 13 egun) pasatu beharko da lanera joan gabe absentismoa egotita kaleratzeko. Hasierako testuan 8 egun ziren. Gainera, kanpoan geratuko dira gaixotasun larriek (minbiziak, adibidez) eragindako faltek.
-Epea bete duten hitzarmen kolektiboak gehienez urtebete luzatu ahalko dira (hasieran bi urtez luzatu nahi zituzten).
Sindikatuen protestak Kongresuaren atean
CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari orokorrek Kongresuko presidenteari eta talde parlamentarioetako bozeramaileei zuzendutako eskutitza aurkeztu dute ostegun honetan Kongresuan. Bertan, lan-erreformaren kontra bozkatzea eskatu diete alderdiei. Sindikatu horietako hainbat kidek, gainera, protesta egin dute Kongresuko atean.
Gizartearen erantzun ''sendoa'' eskatu dute Euskadin
Euskadin, lan-erreforma ''bidegabe'' eta ''ez eraginkor'' honi erantzun ''sendoa'' ematea eskatu dute CCOO eta UGT sindikatuek.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak % 4,5 murriztu dira urtarrilean Euskadin, eta inportazioak % 6,1
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen estaldura tasa % 105,5ekoa.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.
Osasun Ministerioak apirilaren 9rako deitu ditu autonomia erkidegoak medikuen grebaz hitz egiteko
Ostiral honetan ohiko osoko bilkura egingo dute pazienteen eta Osasun Sistema Nazionalaren kudeaketa publikoaren lege aurreproiektuen berri emateko.
Lanbidek aurreikusten du martxoa enplegu-datu positiboekin amaituko dela: "Oraindik ez dira nabaritzen krisi geopolitikoaren ondorioak"
Francisco Pedraza Lanbideren zuzendari nagusiak, Radio Euskadin egindako elkarrizketan, adierazi du "zalantza asko" daudela "epe ertainera begira".
Erregaiaren prezioek behera, astelehenari ekiteko, krisiaren aurkako neurriak igandean indarrean sartu ostean
Zerbitzugunearen arabera, erregaien prezioak litroko 15-20 zentimo jaitsi dira. Neurriak jada indarrean dauden arren, Diputatuen Kongresuak onartu beharko ditu; datorren ostegunean, martxoaren 26an, bozkatuko dituzte neurriak.
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute San Mameseko zabalgunean, Bilbon
Athletic-Betis partidaren atarian lan-erregulazioaren eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera hitzartutako kaleratzeei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute, eta dudan jartzen dute benetan 301 langilek izena eman duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.