Hitzarmen kolektiboak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEn 328 lan hitzarmen berritu dira 2012rako

Adostutako soldaten igoera % 2,58koa da, lehengo urterako lortutakoa baino % 0, 58 txikiagoa.

xora arte, 56 hitzarmen berritu dira EAEn, eta 11.305 langileri eragin die: hitzarmen kolektiboa duten langileen % 1,9ri. Horiei urte hasierarako jada berrituta zeuden 272 lan-hitzarmenak gehitu behar zaizkie: 119.704 langileri eragiten diete; hitzarmena kolektiboa duten langileen % 20,2ri.

Lan Harremanen Euskal Kontseiluaren datuen arabera, martxoaren amaieran, oraindik, 755 hitzarmen zeuden berritzeko; hau da, 462.952 langile daude lan-hitzarmena berritzeko zain (hitzarmen kolektiboa duten langileen % 77,9).

Sektoreko hitzarmenei dagokienez, negoziazioak ez du aurrerapen askorik izan, eta hitzarmenen % 76,4 berritzeke daude.

Araban, sektoreen 16 hitzarmen gelditu dira oraindik berritu gabe (sektore-enpleguaren % 85,3); Bizkaian, 43 gelditzen dira (sektore-enpleguaren % 84,2); Gipuzkoan, ordea, 40 (sektoreko hitzarmena dutenen % 95,7).

Enpresako hitzarmenei dagokienez, % 67,8 daude sinatzeke, eta arlo horretako langileen % 59,3ri eragiten die horrek.

Bestetik, adostutako soldaten batez besteko igoera % 2,58koa izan da. 2011n adostutakoarekin alderatuta, % 0,58 gutxiago, hala ere, Estatu osoan adostutakoa baino altuagoa da, bertan, igoera % 2,16koa baita.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X