Txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Bankuak ohartarazi du BEZa igotzea kaltegarria izango dela

Erakundeak uste du neurriaren eragina "mugatua" izango litzatekeela.
Espainiako Bankuak ohartarazi du BEZa igotzea kaltegarria izango dela. EFE

Espainiako Bankuak ohartarazi du balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) igotzea eta Gizarte Segurantzaren ekarpenak murriztea "kaltegarria" litzatekeela, eta neurriok eragin "mugatua" izango luketela.

Erakunde ikuskatzailearen urteroko txostenaren arabera, hazkundea berreskuratzeko atzerriko eskaria sustatu egin behar da, esportazioak merkatuz.

Nolanahi ere, "debaluazio fiskala" egitea (BEZa igotzea eta kotizazioak murriztea) arriskutsua izan litekeela iritzi dio, batik bat kontuan hartuta sektore publikoan "pasibo ugari" daudela, demografiaren eraginek Gizarte Segurantzan dituzten ondorioak direla eta.

Halaber, neurrion eragina "mugatua" izango litzatekeela uste du, "bai denboran, bai ahalmen potentzialean".

Espainiako Bankuak enpresa ertainen tamaina handitzea proposatu du, esportatzeko ahalmena handitzeko. Izan ere, atzerrian arrakasta duten enpresak "oro har handiak dira, haien produktibitatea batez bestea baino handiagoa da, eta prestakuntza eta teknologia hobeak dituzte".

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X