Akziodunen batzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bankiak erakundearen tamaina txikitzea erabaki du tentsioko bileran

Halaber, Goirigolzarri erakundeko presidenteak lehengo kudeatzaileen aurkako akzio legalak hasteari uko egin dio “Bankiari eragingo liokeen arau-hauste bat egongo litzatekeelako”.
18:00 - 20:00
Bankiako akziodun txikiek oihu egin diote Jose Ignazio Goirigolzarriri

Bankiako akziodunek erakundearen tamaina txikitzea erabaki dute, errentagarritasun baxua duten aktiboak salduta, tentsioz beteriko batzar batean.

Sei ordu baino gehiago luzatu den bilera hau Valentziako Kongresu Jauregian izan da, eta 3.446 akziodun izan dira, hau da, erakundearen % 59,6a.

Oraingo administrazio kontseiluak planteatutako onbideratze plana ere onartu dute, eta 2011ko kudeaketa txostenaren kontrako botoa eman dute. Akziodunek 2011 urteko aurrekontuak ere onartu dituzte, eta kontseilari berriak izendatu dituzte. Halaber, Deloitte taldeko auditore aukeratu dute berriro ere.

Gutxiengoa duten akziodunek Rodrigo Rato eta Jose Luis Olivasen kontrako akzioak proposatu dituzte. Halere Goirigolzarri erakundeko presidenteak lehengo kudeatzaileen aurkako akzio legalak hasteari uko egin dio "Bankiari eragingo liokeen arau-hauste bat egongo litzakeelako".

Gutxiengoa duten akziodunek lehengo eta oraingo batzordearen aurkako akzioak egitea planteatu dute, baita Rodrigo Rato eta Jose Luis Olivasen kontra ere, baina azkenean errefusatu egin dituzte proposamenak. Halaber, administraileak euren karguak usteko eskatzen zuten bi proposamen ere errefusatu dituzte.

Jose Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidenteak erakunde honetako lehengo kudeatzaileen kontrako akzio legalak hasteari uko egin dio, "erabaki horrek Bankiari eragingo liokeen arau-hauste bat egongo litzatekeelako", eta, esan duenez, "hori ez da kasua" une hauetan duten informazioaren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X