Uste baino datu negatiboagoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

-13.635 milioi euroko balioa du BFA-Bankiak

BFAko administrazio kontseiluko kide guztiek dimisioa aurkeztu dute.
Bankiak -13.635 milioi euroko balioa du. EFE

ong>BFA-Bankia taldearen balioa -13.635 milioi eurokoa da. Emaitza hori eman dute HSBC, Credit Agricole eta Rotschild ikuskatzaile independenteen balorazioek, finantza iturriek jakitera eman dutenez.

Hala, uste baino emaitza negatiboagoa eman du Bankia taldeak, datua zero izatea espero baitzuten adituek.

Iturri horiek beraiek azaldu dutenez, BFAko administrazio kontseiluko kide guztiek dimisioa aurkeztu dute.

Hala, BFAren % 100 eta Bankiaren % 45 Estatuaren esku egongo dira.

Fusioa egin eta taldea osatu zuten zazpi kutxak (Caja Madrid, Bancaja, Caja de Canarias, Caja de Avila, Caixa Laietana, Caja Segovia eta Caja Rioja), gainera, ondasunik gabe geratuko dira, baina gizarte ekintzari dagozkion aktiboak beren esku izaten jarraituko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X