Bonuen erosketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aldi baterako erreskate-funtsak zorra erosteari uko egin dio Alemaniak

Alemaniako Finantza ministroak azpimarratu duenez, Finantza-Egonkortasunerako Europako Funtsak ez ditu Espainiako eta Italiako bonuak erosiko. Halaber, EBZren parte-hartzea errefusatu du.

Merkatuetako presioa arintzeko, Finantza-Egonkortasunerako Europako Funtsak (FEEF) Espainiako eta Italiako zorra erosteari uko egin dio Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroak.

Espainiako eta Italiako bonuen interesak murrizteko Europako Banku Zentrala lanean ari zela zabaldu da azken egunotan, baina Schäublek Europako Banku Zentralaren parte-hartzea ukatu du. "Espekulazio hauek ez dira benetakoak", azpimarratu du.

Espainiarako finantza-laguntza

"Epe laburrera, Espainiak ez du finantzazio behar handiak", adierazi du Schäublek. "Ordaindu behar dituen interes tasa altuak mingarriak dira, eta zalantza zabaldu dute, baina horrek ez du munduaren amaiera ekarriko", azpimarratu du.

"Badakit Espainiako zorraren interes altuek ekar dezaketen egoera sostenguezina, baina Espainiak 30.000 milioi euro osagarri izango ditu eskura, berehalako finantza-laguntza lortzeko", gogoratu du Alemaniako ministroak.

Halaber, Mariano Rajoyren azken murrizketen harira, "erabaki egokiak" izan direla esan du Schäublek. "Onurak ekarriko dituzte", adierazi du, "merkatuek ez badute neurri hauetan konfidantza, denbora eman beharko diegu, azkenean horrela izango baita".

Merkatuetako presioa arintzeko, Finantza-Egonkortasunerako Europako Funtsak (FEEF) Espainiako eta Italiako zorra erosteari uko egin dio Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroak. Espainiako eta Italiako bonuen interesak murrizteko Europako Banku Zentrala lanean ari zela zabaldu da azken egunotan, baina Schäublek Europako Banku Zentralaren parte-hartzea ukatu du. "Espekulazio hauek ez dira benetakoak", azpimarratu du.Espainiarako finantza-laguntza"Epe laburrera, Espainiak ez du finantzazio behar handiak", adierazi du Schäublek. "Ordaindu behar dituen interes tasa altuak mingarriak dira, eta zalantza zabaldu dute, baina horrek ez du munduaren amaiera ekarriko", azpimarratu du."Badakit Espainiako zorraren interes altuek ekar dezaketen egoera sostenguezina, baina Espainiak 30.000 milioi euro osagarri izango ditu eskura, berehalako finantza-laguntza lortzeko", gogoratu du Alemaniako ministroak.Halaber, Mariano Rajoyren azken murrizketen harira, "erabaki egokiak" izan direla esan du Schäublek. "Onurak ekarriko dituzte", adierazi du, "merkatuek ez badute neurri hauetan konfidantza, denbora eman beharko diegu, azkenean horrela izango baita".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X