Albiste da
Aurreikuspena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2013an 6 milioi langabe egongo direla aurreikusi du CEOEk

Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioaren arabera, langabezia tasa % 26,5era iritsiko da.

Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioaren azken aurreikuspenen arabera, Espainiako ekonomiak % 1,6 egingo du atzera aurten eta datorren urtean, eta langabezia-tasa % 25,2koa izango da 2012an, datorren urtean, ordea, % 26,5era iritsiko da; 6 milioi langabe.

Gobernuaren aurreikuspenak baino ezkorragoak dira datu hauek, izan ere, Barne Produktu Gordina aurten % 1,5 eta 2013an % 0,5 jaitsiko zela aurreikusi zuten, eta langabezia tasa aurten % 24,6koa eta datorren urtean % 24,3koa izango zela esan zuen Gobernuak.

Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioaren aurreikuspenak oso ezkorrak dira; izan ere, berriz atzeraldian sartu garela eta enplegua espiral batean sartu dela esan dute. Hori dela eta, aurten lanean dauden pertsonen kopurua % 4,8 jaitsiko da (800.000 lanpostu galtzea aurreikusi dute), eta 2013an %

Bestalde, inbertsioak beheranzko joerarekin jarraituko duela aurreikusi dute, finantziaziorako zailtasunengatik eta eskaera ezagatik, batik bat 2012ko azken hilabeteetan. 2013an, ordea, inbertsioak gutxiago egingo omen du behera.

Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioaren azken aurreikuspenen arabera, Espainiako ekonomiak % 1,6 egingo du atzera aurten eta datorren urtean, eta langabezia-tasa % 25,2koa izango da 2012an, datorren urtean, ordea, % 26,5era iritsiko da; 6 milioi langabe.Gobernuaren aurreikuspenak baino ezkorragoak dira datu hauek, izan ere, Barne Produktu Gordina aurten % 1,5 eta 2013an % 0,5 jaitsiko zela aurreikusi zuten, eta langabezia tasa aurten % 24,6koa eta datorren urtean % 24,3koa izango zela esan zuen Gobernuak.Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioaren aurreikuspenak oso ezkorrak dira; izan ere, berriz atzeraldian sartu garela eta enplegua espiral batean sartu dela esan dute. Hori dela eta, aurten lanean dauden pertsonen kopurua % 4,8 jaitsiko da (800.000 lanpostu galtzea aurreikusi dute), eta 2013an %Bestalde, inbertsioak beheranzko joerarekin jarraituko duela aurreikusi dute, finantziaziorako zailtasunengatik eta eskaera ezagatik, batik bat 2012ko azken hilabeteetan. 2013an, ordea, inbertsioak gutxiago egingo omen du behera.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X