EAJk Kutxabenkeko kontrola hartu du, Kutxan EH Bildu baztertuta
Lehia gogor baten ondoren, Xabier Iturbe EAJren hautagaia aukeratu dute Kutxako presidente, kide adinekoenaren kalitatezko botoari esker. Administrazio Kontseiluan berdinketa egon da (7 boto alde bakoitzeko), eta Jacinto Hernandez sozialistaren kalitatezko botoak eman dio presidentetza Iturberi.
Ordu batzuk lehenago aukeratu dituzte Administrazio Kontseilu horretako kideak, Kutxako Batzar Nagusi polemiko batean. Bertan, ordezkari bakarragatik galdu du Kutxako kontrola EH Bilduk. Iturberekin batera, Jose Miguel Martin Herrera izendatu dute Kutxako presidenteorde, eta Iñigo Barandiaran idazkari.
Aukeratu eta gutxira, ohar baten bidez, Kutxako Administrazio Kontseilua berritzeko prozesua legeari ''zehatz mehatz'' jarraituz egin dela esan du Iturbek.
Ordezkari bakarragatik galdu du kontrola EH Bilduk
Ordezkari bakarreko aldeagatik galdu du Kutxako kontrola EH Bilduk, asteazken honetan egin duten Kutxako Batzar Nagusian. Izan ere, guztira 15 ordezkari dira, eta, horietatik 7 lortu ditu EH Bilduk, 3 EAJk, 2 PSE-EEk, eta ordezkari bana CCOOk, Pixkanaka elkarteak eta DYAk.
EH Bilduk udaletako hirugarren ordezkaria lortu du, zozketan, baina gizarte alorreko kolektiboen hautagaitza izan da giltzarri azken emaitzan. Izan ere, Gipuzkoako Kutxak baliogabetu egin zuen gizarte alorreko kolektiboek aurkeztutako hautagaitza, zenbait informazioren arabera ustez Bilduren gertukoa, eta hori erabakigarria izan da kontrola batera edo bestera bideratzeko. Zerrenda hori baliogabetzeko arrazoia hautagaitzako ordezko baten adinean dago, 70 urte baino gehiago dituelako, eta horrek administrazio kontseiluko kide izatea galarazten dio. EH Bilduk dagoeneko erabaki horren kontra helegitea jarri du epaitegian.
Edonola ere, legeak baimenduta, asteazken honetan beste hautagai bat izendatu du Xabier Iturbek: Javier Barace DYAko kidea. Hala, zuzenean kontseilari izatera pasatu da Barace.
Ostegun honetan prentsaurrekoa eskainiko du EH Bilduk, Kutxako Batzar Nagusian gertatutakoa baloratzeko.
Mario Fernandez, berriz ere presidente BBKn
BBK-ko Administrazio Kontseiluak asteazken honetan egin duen lehen bileran, Mario Fernandez izendatu dute berriz ere presidente. Halaber, Xabier Sagredo Ormaza izendatu dute presidenteorde, eta Angel Lobera Revilla idazkari.
Aurretik, BBKren Batzar Orokorra egin dute, eta, bertan, Administrazio Kontseiluko 15 kideak aukeratu dituzte. EAJk gehiengoari eutsiko dio (9 ordezkari lortu ditu), CCOO sindikatuak 3 ordezkari lortu ditu, PSE-EEk 2, eta beste bat aukeratu dute erakunde sozial eta kulturalek.
Fernando Aranguiz, Zapateroren ordezkoa
Fernando Aranguiz (PP) izendatu dute Vitaleko presidente. Administrazio Kontseilu horretan PPko kideek izan dute gehiengoa (7 ordezkari), eta atzetik geratu dira EAJ (2), PSE (1) eta Bildu (1). Gaurtik aurrera Carlos Zapatero sozialistaren tokia beteko du Aranguizek. Juan Maria Ollora (EAJ) izendatu dute presidenteorde, eta Gustavo Antepara (PP), berriz, idazkari.
Zure interesekoa izan daiteke
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.