Administrazio kontseilua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Basagoiti: 'Logikoa da Batasuna Kutxabankeko kontseiluan ez egotea'

Kutxabank entitate bideragarria izatea eta Espainian bezeroak edukitzea nahi bada, Basagoitiren iritziz logikoa da kontseiluan egotea eragoztea.
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea.
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea.

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentearen iritziz, Kutxabank entitate bideragarria izatea eta Espainian bezeroak edukitzea nahi bada, "logikoa eta zentzuzkoa da Batasuna, Bilduren bidez, Kutxabankeko administrazio kontseiluan egotea eragoztea".

"Kutxabank ongi joatea eta bezeroak edukitzea nahi badugu, ezin dute Batasunekoak egon; logika kontua da", adierazi du Basagoitik. "Agian Konstituzionalak ez du ulertuko", gaineratu du (Bilduren hautagaitza baimendu eta Sortu legalizatu zuela aipatuta), "baina nik bai", esan du Bilbon eman duen prentsaurrekoan.

Kutxabankeko hiru kutxak (Bizkaiko BBK, Arabako Vital eta Gipuzkoako Kutxa) kideen berrikuntzarako batzordea egiten ari dira.

BBKn, EAJk gehiengoa du; Vitalen, PPk hartuko du buruzagitza EAJren babesarekin batera; eta Kutxan, EAJ, PP eta PSE batu dira CCOO eta Pixkanaka sindikatuekin batera Bildurekin berdindu edo irabazteko asmoz.

Kutxa bakoitzaren administrazio kontseiluak hautatu ostean, hauek presidentea eta kontseilari berriak aukeratuko dituzte. Bizkaiko kutxari bederatzi dagozkio, Kutxari lau eta Vitali bi.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X