283 kaleratze
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Manifestazio jendetsua Iruñean Gamesako enplegu-erregulazioaren aurka

"Gamesak kaleratzeak proposatu ditu. Langileek, irtenbideak" lelopean, ehunka lagun manifestatu dira Gamesak Nafarroan proposatutako 283 kaleratzeen aurka protestatzeko.
18:00 - 20:00
Gamesa ostegunean hasi daiteke kaleratzeak jakinarazten

Ehunka lagun manifestatu dira gaur Iruñeko kaleetan 283 langile kalean utziko dituen Gamesak proposatutako enplegu-erregulazioaren kontra protestatzeko. Manifestariek eguerdi aldera abiatu dute martxa, "Gamesak kaleratzeak proposatu ditu. Langileek, irtenbideak" lelopean.

CCOO, ELA eta UGTko ordezkarien arabera, 2.000 lagun inguru izan dira bertan. Manifestazioaren amaieran, Gamesako langileek deitutako bi greba-egunekin bat egitera animatu dute, mobilizazioa "ezinbestekoa" delako.

Patxi Pierolak (CCOO) eta Txema Liberalek (ELA) agiria irakurri dute, gaztelaniaz eta euskeraz, hurrenez hurren. Honen arabera, "langileek lan-eskubideen murrizketa onartuz gero, Gamesa 150 langile gutxiago kaleratzeko prest dago". "Lanpostua mantenduko dutenek kaleratzeak ordaintzea nahi du Gamesak", salatu dute ordezkari sindikalek.

Langileek, berriz, saritutako bajak proposatu dituzte, kaleratzeekin alderatuta, enpresak diru kopuru handiagoa aurreztuko lukeelakoan. Ondorioz, "negoziaziorako jarrera aldatzeko" deia egin diote Gamesako zuzendaritzari.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X