Barcinaren agerraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gamesako lan-erregulazioak 273 langileri eragingo die

Gamesako enpresa batzordea "haserre" azaldu da presidentearen agerraldiaren ostean, komunikabideen bitartez jakin dutelako lan- erregulazioak zenbat langile hartuko dituen.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Gamesako 283 langile kaleratuko dituzte Nafarroan

Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak iragarri duenez, Gamesako lan-erregulazio txostenak 273 langileri eragingo die Nafarroan.

Izquierda-Ezkerra taldeak Parlamentuan agerraldia eskatu zuen auzi honen inguruan hitz egiteko eta bertan azaldu du presidenteak Gamesarekin "etengabe kontaktuan" daudela konpainiak aurkeztutako lan-erregulazioaren ostean, "enplegu galerak gutxitzeko asmoz".

Ildo honetan, hasieran 800 kaleratze inguruz hitz egin zela gaineratu du, baina orain 273 direla, "nahiz eta kaleratze bat bera egotea ere albiste txarra den".

Barcinak kaleratzeak ekiditeko lanean jarraituko duela esan du.

Enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatu dio Barcinari

Gamesako enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatu dio Nafarroako presidenteari, Parlamentuko agerraldiarekin bat eginda, Ganberaren kanpoaldean protesta egiteko bildu direnean.

"Bere esku dagoen guztia egiteko" esan diote eta lan-erregulazio txostenak "langileengan izango duen eragin latza gutxitzeko" akordioetara iristeko eskatu diote.

Bestalde, batzordea "haserre" azaldu da presidentearen agerraldiaren amaieran, komunikabideen bitartez jakin dutelako kaleratzeen kopurua.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X