Lan-erregulazio txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bridgestonek 184 langile kaleratu nahi ditu Basaurin, eta 32 Usansolon

Guztira, 216 langile kaleratu nahi dituzte Euskadin. Estatu osoan 442 langileri eragingo dien lan-erregulazio txostena aurkeztu du enpresak.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Bridgestonek 184 langile kaleratu nahi ditu Basaurin, eta 32 Usansolon

Pneumatikoak ekoizten dituen Bridgestone multinazionalak lan-erregulazio txostena aurkeztu du, eta 216 langileri eragingo die Euskadin. Zehazki, 184 langile kaleratu nahi ditu Bridgestonek Basauriko egoitzan, eta beste 32 Usansoloko lantegian, biak Bizkaian.

Guztira, Estatu osoko lau egoitzetako 442 langileri eragingo die lan-erregulazio txostenak. 4.087 langile ditu Bridgestonek Estatuan, eta, beraz, langileen % 13ari eragingo dio murrizketa neurriak.

Basauriko eta Usansoloko kaleratzeekin batera, Torrelavegan (117) eta Burgosen (109) ere kaleratzeak egin nahi dituzte. Enpresak azaldu duenez, "urtebete baino gehiago da pneumatikoen salmentak behera egin duela, eta orain arte beste lan-erregulazio txosten batzuekin egin izan zion aurre beherakada horri. Egoerak, baina, txarrera egin du, eta langileen kopurua murriztu beharra dago''.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X