Itundutako zergen bilketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaian bildutako diru-kopurua % 0,7 jaitsi da 2012an

Urtean egindako bilketarekin, zerga-sarreren aurrekontuaren % 94,4 bete da Bizkaian, erakundeak ohar batean adierazi duenez.
Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun eta Finantza diputatua.
Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun eta Finantza diputatua.

Itundutako zergen bidez 6.011,4 milioi euro bildu dira 2012ko abendurako; aurreko urtean, ordea, 6.053,2 milioi euro bildu ziren aldi horretan. Guztira, beraz, % 0,7 gutxiago bildu da 2012ko abendura arte, iazko aldi berarekin alderatuta.

Kopuru horrek urrian Finantza Publikoen Euskal Kontseiluan egin zen aurreikuspenarekin "bat egiten" duela ekarri du gogora Aldundiak. Hala ere, urte osorako aurreikuspenen arabera, 6.368,5 milioi euro biltzea espero zen, beraz, zerga-sarreren aurrekontuaren % 94,4 bete da Bizkaian.

Zuzeneko zergen bilketa % 0,6 jaitsi da: 3.121,4 milioi euro bildu dira 2012an, eta 3.103,4 milioi bildu ziren 2011n.

PFEZak % 1eko igoera izan du; sozietateen gaineko zergak, ordea, % 3,1 egin du behera. Ondarearen gaineko Zergaren bidez, guztira, 61,8 milioi euro bildu dira 2012ko abenduaren amaierara arte.

Zeharkako zergen bilketan % 3,4ko jaitsiera egon da: 2.329,4 milioi euro bildu dira 2012an; aurreko urtean, berriz, 2.411,7 milioi euro.

Zerga berezietan, hidrokarburoen gainekoak % 3,2 egin du behera; elektrizitatearen gainekoak, % 3 gora; alkoholaren eta edari eratorrien gainekoak, % 12,5 behera, eta tabakoaren gainekoak, % 16,4 gora.

Aldundiak berak kudeatzen dituen zerga itunduetan, 5.515,4 milioi euro bildu dira 2012ko abendura arte; % 1,2ko jaitsiera egon da.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X