Manifestazioa Donostian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ez dute baztertzen greba mugagabea Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

''Beste aukerarik ez badago'', greba mugagabea deituko dute, ELA eta LAB sindikatuek ohartarazi dutenez. Hala ere, erabakia oraindik hartu gabe dagoela azaldu dute.
ed_huelga_residencias
ed_huelga_residencias

ELA eta LAB sindikatuek ez dute baztertu greba mugagabea deitzea Gipuzkoako adinekoen egoitzetan eta eguneko zentroetan, ''beste aukerarik ez badago''. Hala ere, erabakia oraindik hartu gabe dagoela azaldu dute bi sindikatuek, eta, ''unea iristean'' neurria ''tentuz'' kudeatuko dutela aurreratu dute.

% 80ko ordezkaritza dute Gipuzkoako adinekoen egoitzetan eta egunetako zentroetan bi sindikatuek, eta azken hiru egun hauetan greba deitu dute sektorean. Gaur, gainera, manifestazioa egin dute Donostian, lan hitzarmena negoziatzeko mahaia blokeatuta dagoela salatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X