Jaurlaritzaren Aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aste erabakigarria, iazko Aurrekontuak luzatzea saihesteko

Jaurlaritza talde politikoekin bilduko da, akordioa lortzen saiatzeko. Baliteke EH Bilduk osoko zuzenketa iragartzea gaur.
Gatzagaetxebarria Ogasun Batzordea eitb
Gatzagaetxebarria Ogasun Batzordea eitb

Eusko Jaurlaritzak aste erabakigarria abiatu du gaur, aurtengo Aurrekontuak adostu ahal izateko.

Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuak hainbat bilera egingo ditu hurrengo egunetan, talde politikoekin, iazko Aurrekontuak luzatzea saihesteko akordio bat adosten saiatzeko.

Bilera-sorta hau bigarrena izango da, Gatzagaetxebarriak beste bat egin baitzuen martxoaren 12an Jaurlaritzak aurrekontu proiektua onartu baino lehen.

Hilaren 19an, zuzenketak aurkezteko epea hasiko da Eusko Legebiltzarrean, baina taldeek ez dute baieztatu oraingoz baten bat aurkeztuko duten. Dena dela, litekeena da gutxienez oposizioko talde batek osoko zuzenketa aurkeztea.

Apirilaren 26an, bozketa egingo dute Gasteizko Ganberan, eta, beraz, egun horretan jakingo da Jaurlaritzari aurrekontu proiektua bueltan igortzen dioten. Horrek iazko Aurrekontuak luzatzea ekarriko luke.

Iñigo Urkullu lehendakariaren Gobernuak EAJren 27 legebiltzarkideen babesa baino ez du. Seguru aski PSE-EE eta EH Bildu aurka agertuko direla kontuan hartuta, Jaurlaritzak PPren eta UPyDren babesa beharko du Aurrekontuak onartzeko.

Gaur bertan, Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaileak agerraldi bat egingo du, eta baliteke osoko zuzenketa aurkeztuko dutela iragartzea. PSE-EEk ere zabalik utzi du osoko zuzenketa aurkezteko atea, baina oraindik ez du baieztatu hala egingo duen.

Joan den astean, Jaurlaritza PPrekin eta UPyDrekin akordioa lortzen saiatuko dela aitortu zuen Itxaso Atutxa EAJko BBBko presidenteak, "Legebiltzarrean boto horiek behar baititugu".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X