2013ko aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurrekontuak 'Euskadirentzat zigorra' direla esan du Lopezek

PSE-EE “murrizketen konplize” izango ez dela nabarmendu du, gero, Urkulluk aurten helduko diren “diru-sarreren domina jartzeko”.
Patxi Lopez
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia. EFE

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak azaldu duenez, alderdiak 2013ko Aurrekontuei zuzenketa osoa aurkezteari uko egingo dio diru-sarreren kapitulua igotzeari buruzko akordioa badago soilik.

Halaber, PSE-EE "murrizketen konplize" izango ez dela nabarmendu du, gero, Urkulluk aurten helduko diren "diru-sarreren domina jartzeko".

Europa Pressi eskainitako elkarrizketa batean, Lopezek esan du aurten ez dagoela zertan aurrekontuak luzatu beharrik, EAJk "Aurrekontuak aldatzen baditu". "Guk zerbitzu publikoak, herritarrek behar dituzten prestazioak mantentzeko balio duten Aurrekontuak babesteko prest gaudela esan dugu", gaineratu du.

Lopezen ustez, kontu horiek, "dauden bezala", ez dute aipatutako helburuak lortzeko balio, ondorioz, hitz egiteko prest daude Eusko Jaurlaritzak "zuzendu" ditzan. "Gu hitz egiteko eta negoziatzeko prest gaude, baina, oraingoz, dauden Aurrekontuekin, zuzenketa osoa aurkeztuko dugula iragarri dugu", nabarmendu du.

"Eusko Jaurlaritzak diru-sarrerak berriro kalkulatu beharko lituzke. Kupoari buruzko negoziazioa errazteko prest egon beharko luke, dioenez, Espainiako Gobernuarekin gutxi gora behera bideratuta duela esan du, herrialdeko iruzur fiskalarekin borrokarekin beligeranteagoa izan beharko luke, eta gehiago borrokatu defizit helburua lortzeko", azaldu du.

Era horretan, 1.200 milioi "murriztu beharrean", ia 800 milioi lortutako liratekeela azaldu du, doikuntzak "askoz ere txikiagoak" izanez.

Urkulluk ikerketaren aldeko apustua "eteten" duela esan du Celaak

Isabel Celaa PSE-EEko Hezkuntza bozeramaileak esan duenez, Eusko Jaurlaritzak egindako aurrekontuak "aurreko Gobernu sozialistak ikerketagatik eta ezagutzagatik egindako apustua eteten du".

Hezkuntza sailburu ohiaren ustez, Jaurlaritza nazionalistak sozialistek hasitako "aurrerapen katea hautsi" du.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X