Langabezia eta ustelkeria, Espainiako herritarren kezka nagusiak
Espainiako herritarrak gero eta kezkatuago daude langabeziarekin eta ustelkeriarekin, eta horiexek dira haien kezka nagusiak, Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) martxoan egindako inkestaren ondorioetan agertzen denez.
Martxoaren 1etik 12a artean egindako inkestaren emaitzaren berri eman dute gaur. Horren arabera, inkesta erantzun dutenen % 81,6k langabezia aipatu dute kezka nagusi gisa, % 44,5ek ustelkeria eta % 31,4k arazo ekonomikoak aipatu ditu.
Otsailean % 29,7k aipatzen zuen ustelkeria kezken artean; orain, ordea, % 31,4k, eta etxe kaleratzeen inguruan ere arduratuago dago gizartea, % 3,9tik % 5,5era igo baita arazo gisa aipatzen dutenen kopurua.
Gainera, herritarrak nahiko ezkorrak dira egoera politikoaren eta ekonomikoaren etorkizunaz galdetzen dietenean.
Izan ere, % 68,3k uste dute egoera ekonomikoak okerrera egingo duela otsailean eta % 4,9k soilik pentsatzen du hobekuntzak izango direla. Herritarren laurdenak uste du berdin jarraituko duela ekonomiak datorren urtean.
Gainera, egoera txarra edo oso txarra dela uste du 10etik 9k, eta ia inork ez du esaten erdipurdikoa (% 6,9) edo ona (% 0,3) dela.
Egoera politikoaren etorkizunari buruzko iritzia ere ezkorra da, izan ere, okerrera egingo duela dio % 54,6k (otsailean % 37,9k) eta % 4k bakarrik agertu du baikortasuna (otsailean % 9,7k).
Osasun-zerbitzuari dagokionez, % 10ek aipatzen du kezka gisa, eta % 6,1ek, hezkuntza.
Banketxeak ere badira herritarren kezka iturri eta % 4,6k aipatu du, otsailean (% 5) bezalatsu.
Murrizketak zerrendaren zortzigarren lekuan daude, eta hazi egin da herritarren ardura, % 4,2tik % 4,8ra.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborra % 2,267ra igo da abenduan, baina jaitsi egin da urteko bilakaeran, Espainiako Bankuaren arabera
Martxotik izan duen tasarik altuena lortu du urte amaieran. Hala ere, urteko beherakadari esker, urtero berrikusten diren hipoteka aldakorren kuotak merkatuko dira, nahiz eta aurreko hilabeteetan baino apalago.
Autoen salmenta % 16,4 handitu da Euskadin 2025ean, baina dieselen salmentak % 45 murriztu dira
Abenduan, matrikulazioak % 5,7 murriztu dira Euskadin, 2.728 autoraino. Horien artean, 448 gasolina-auto (-%32,9) eta 65 diesel-auto (-%49,2). Beste erregaienak, berriz, % 5,58 handitu dira, 2.215 unitateraino.
Guggenheim Bilbaok 1,3 milioi bisitari baino gehiagorekin itxi du 2025a
Museoak 3.660 bisitari gehiago izan ditu, 2024ko datuekin alderatuta, eta bertaratutakoen % 90 atzerritik etorritakoak izan dira.
Eusko Jaurlaritzak 928.000 euro bideratuko ditu Euskadiko mahastiak modernizatzeko
Dirulaguntzak 105 hektarea baino gehiago berregituratzen eta birmoldatzen lagunduko du, "mahastizaintza- eta ardogintza-sektorearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko".
Alokairuko etxebizitzen prezioa % 3,8 igo da Euskadin 2025ean, eta % 5,6 Nafarroan
Azken urtean, alokairuko etxebizitzen hileko errentek gora egin dute Hego Euskal Herria osoan. Nafarroa igo dira gehien (% 5,6), ondoren Bizkaia (% 4,5), Araba (% 4) eta, azkenik, Gipuzkoa (% 1,9). Batez besteko prezioaren koadroan, zerrendak bueltaerdi ematen du eta eta Gipuzkoa dago prezio-gailurrean (16,4 euro/m2); ondoren, Bizkaia (14,7 euro/m2), Araba (12,1 euro/m2) eta Nafarroa (11,1 euro/m2).
Talgok Uzbekistanen duen kontraturik handiena ziurtatu du, 80 milioikoa
Konpainiak hamar urteko akordioa sinatuko du herrialdeko trenbideen enpresa publikoarekin, sei Talgo 250 trenen mantentze integrala egiteko.
40 urte Espainia eta Portugal EEEn sartu zirenetik
Gaur 40 urte, 1986ko urtarrilaren 1ean, Espainia eta Portugal Europako Ekonomia Erkidegoan sartu ziren, gaur egungo Europar Batasunean. Zer ekarri zuen aldaketa horrek Euskadin? Nola bizi izan zen prozesua?
Bizkaiak 13.000 zergadun berri baino gehiago ditu Batuz sistema ezarri zenetik
Kontrol fiskal integraleko sistemak 69 929 pertsona eta erakunde ditu jada, iruzurraren aurkako borroka indartuz eta zergadunei laguntza erraztuz.
2026an, zer garestituko da, zer merkatu?
Urtea hastearekin batera eguneratu dituzte hainbat produktu eta zerbitzuren prezioak. Zenbait salneurriren kasuan, hala nola elikagaiena edo etxebizitzena, zaila da aurreikuspenak egitea, baina beste batzuen gorabeherak jakinak dira. Honatx azken horien laburbilduma.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosteko operazioa itxi du, 480 milioi euroren truke
Operazioaren ondorioz, Ibermatica zenaren erabaki zentroa Euskadira itzuliko da. Transakzioa datozen hilabeteetan itxiko dute, agintari eskudunen onespena lortu ondoren.