Agerraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ELA: 'Rajoyren Gobernuaren pentsioen erreforma oso gogorra izango da'

Bestalde, maiatzaren 30ean egingo duten greba orokorraren helburua ez dela Urkullu Jaurlaritzatik kentzea azpimarratu du, Jaurlaritzak bere politikak aldatzea eskatzea baizik.
Txiki Muñoz
Txiki Muñoz

Espainiako Gobernuaren asmoa “pentsioen beste murrizketa gogor bat” egitea dela salatu du gaur ELA sindikatuak. ‘Txiki’ Muñoz idazkari nagusiaren ustez, hiru oinarrien gainean egingo dute aipatu murrizketa: “Murrizketa handia pentsio berrietan, pentsioen igoera KPIaren araberakoa ez izatea eta erretiro adina gehiago atzeratzea, hau da, 67 urtetik gorakoa izatea”.

Muñozek eta Mikel Noval arlo sozialeko ordezkariak pentsioen erreformari buruzko xehetasunak eman dituzte gaur goizean Bilbon. ELAren iritziz, “biztanleriaren txirotze orokorrerako bidean” egingo duten erreforma izango da.

Muñozen hitzetan gauzak ez dira hor geratuko eta denbora gutxi barru "beste erreforma laboral bat egingo dutela" azpimarratu du.

Bestalde, maiatzaren 30ean egingo duten greba orokorraren helburua ez dela Urkullu Jaurlaritzatik kentzea azpimarratu du, Jaurlaritzak bere politikak aldatzea eskatzea baizik.

“Gure sindikatua autonomoa da”, azpimarratu du. “ELAren afiliatuek badakite ez gaudela alderdi politikoen menpe”.

Zure interesekoa izan daiteke

vivienda-alquiler-edificios-eraikinak-hiria-etxebizitza-alokairua
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alokairuko etxebizitzen prezioa % 3,8 igo da Euskadin 2025ean, eta % 5,6 Nafarroan

Azken urtean, alokairuko etxebizitzen hileko errentek gora egin dute Hego Euskal Herria osoan. Nafarroa igo dira gehien (% 5,6), ondoren Bizkaia (% 4,5), Araba (% 4) eta, azkenik, Gipuzkoa (% 1,9). Batez besteko prezioaren koadroan, zerrendak bueltaerdi ematen du eta eta Gipuzkoa dago prezio-gailurrean (16,4 euro/m2); ondoren, Bizkaia (14,7 euro/m2), Araba (12,1 euro/m2) eta Nafarroa (11,1 euro/m2).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X