Mondragon korporazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

89 milioi galdu zituen Fagor etxetresna elektrikoak enpresak 2012an

1.167 milioi euro fakturatu zituen, aurreko urtean baino % 9 gutxiago.
Fagor enpresaren egoitza. Argazkia: EITB

Fagor etxetresna elektrikoak enpresak 89 milioi euroko galerarekin itxi zuen 2012ko jarduna. Kontsumoaren beherakada, nazioartean zabaltzera bideratutako inbertsioaren murrizketa eta merkatuen errealitate berrira moldatzeko prozesua izan dira galeraren arrazoiak, enpresak azaldu duenez.

Astearte honetan kaleratutako ohar batean jakitera eman dutenez, joan den urtean 1.167 milioi euro fakturatu zituen Fagorrek, aurreko urtean baino % 9 gutxiago.

Nazioarteko salmentek negozioaren % 76 izan zirela azaldu dute, eta 2013ko aurreikuspenen arabera % 10 haziko da Fagor aurten.

Mondragon korporazioako kidea da Fagor etxetresna elektrikoak.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X