Merkatuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Burtsak % 0,15 behera egin du EBZk diruaren prezioa jaitsi eta gero

Arrisku-saria 290 puntutan kokatu da eta Ibex 35 indizeak 12,6 puntu galdu ditu, baina 8.400 puntuko kota mantentzea lortu du.
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Europako Banku Zentralak (EBZ) interes-tasak gutxiengo historikora, 0,5era, jaitsi eta gero, Espainiako burtsak % 0,15 egin du behera. Horrela, ekonomia suspertzeko beste neurri batzuen gabezia zigortu du inbertitzaileen desengainuak.

Arrisku-saria 290 puntutan kokatu da eta Ibex 35 indizeak 12,6 puntu galdu ditu, baina 8.400 puntuko kota (8.406) ozta-ozta mantentzea lortu du. Burtsak % 2,93 gora egin du urte hasieratik.

Iberdrolak % 0,68 egin du gora eta Telefonicak % 0,36. Repsolek, ostera, % 0,53 egin du behera, Inditexek 5 0,35, Banco Santanderrek % 0,2 eta BBVAk emaitza errepikatu du.

Ibex 35 ez da saioa positiboan ixteko kapaz izan, EBZren erabakiaren ostean; jardunaldi gorabeheratsu bat bizi eta gero.

Saioan zehar zalantzak izan dira nagusi. Indize nagusiak % 1 gora egin du, baina gutxi geroago proportzio berean behera egin du, EBZk interes-tasen jaitsiera iragari ostean. Mario Draghi erakundeko presidenteak inbertitzaileen itxaropenak zapuztu ditu, enpresa txiki eta ertainak finantzatzeko neurriak ez dituelako zehaztu.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X