Neurriak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Portugalek euroan jarraitzeko, murrizketak defendatu ditu Coelhok

Bestalde, Portugaleko oposizioko alderdi guztiak neurri berriak adostearen aurka azaldu dira.
Pedro Passos Coelho Portugaleko lehen ministroa. EFE

Pedro Passos Coelho Portugaleko lehen ministroak murrizketa berriak defendatu ditu Portugalek euroan jarraitu ahal izateko. Atzo iragarri zituen neurriak, eta besteak beste, 30.000 funtzionario kentzea, pentsioen sistema murriztea, erretiroa hartzeko adina urtebete atzeratzea eta administrazioko langileen lanaldia 35 orduetatik 40ra luzatzea aurreikusi dute.

Oposizioari adostasunera iritseko deia egin dion arren, alderdiek eta sindikatuek jada ezekoa eman diote. Ildo horretan, "ardura" eskatu die lehen ministroak; izan ere, orain bi urte herrialdeak eskatu zuen bigarren finantza erreskaterako konpromisoak bete behar dituztela ekarri du gogora.

"Aurrekontuen egonkortasunaren eta konpromisoen errespetuaren baitan dago Portugalek euroan jarraitzea", esan du Coelhok. Horregatik, "ardurarekin" jokatu behar dela esan du, eta batik bat oposizioko alderdi nagusiari, Alderdi Sozialistari, egin dio aipamen. Portugalek "bi alderdi nagusiak elkar ulertzea" behar duela esan du.

Sozialistak dira azken inkesten arabera herritarren faborito orain. Dagoeneko neurri berriei ezezkoa eman diete, ezkerreko beste alderdiek eta sindikatuek bezalaxe.

Murrizketak

Portugalek murrizketa gehiago iragarri zituen ostiralean. 30.000 funtzionario kendu, pentsioen sistema murriztu, erretiroa hartzeko adina urte bat atzeratu eta administrazioko langileen lanaldia 35 orduetatik 40ra luzatuko dute.

2015era arte 4.800 milioi aurreztea espero du Pedro Passos Coelho Portugaleko lehen ministroak, Estatua jasangarriago egiteko eta finantza erreskatearen konpromisoak betetzeko.

Enpresaburuekin, oposizioarekin eta sindikatuekin "elkarrizketa" izateko prest azaldu da buruzagi kontserbadorea, baina Portugalek aurrekontuetan diru kopuru hori aurreztea lortzen ez badu "porrotaren atarian" egongo dela ohartarazi du. Eurogunetik ateratzeko arriskua dagoela erantsi du.

Portugalek defizit handiegia du oraindik (% 6,6) eta zorpetze publikoaren arazoa ez du konpondu (BPGaren % 120 baino gehiago), lehen ministroak gogorarazi duenez. Krisi ekonomikoa gainditzeko eta hazkundea eta lanpostuak sortzeko gastu publikoan murriztea "erabakigarria" dela uste du Passos Coelhok.

Esfortzuak

Herritarrei eskatutako esfortzuak gogorrak direla onartu du agintariak. "Merezi duen" galdetzen dutenei, "orain hutsegitea sakrifizioak alferrik galtzea" izango litzatekela erantzu die.

Passos Coelhoren hitzetan, Estatua onbideratzeko gastu publikoa murriztu behar da. Zergak igoko ez dituztela esan du lehen ministroak, ekonomiari kalte egingo lioketelako.

Alderdi Sozialistak (PS) murrizketak arbuiatu ditu. Neurri "penagarriak" direla adierazi du Antonio Jose Seguro PSko idazkari nagusiak. "Tragediaren parte" direla gaineratu du Segurok.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X