Zerga politikaren aldaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gatzagaetxebarria: 'Zerga politikan, akordioa posiblea ikusten dut'

Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuak adierazi duenez, "ez gaude hain urrun PSE-EEren, ezker abertzalearen eta gure artean oinarrizko lur baten gainean akordio bat lortzeko"
18:00 - 20:00
Gatzagaetxebarriak posible ikusten du zerga politikan akordioa lortzea

Ekainaren amaierarako sozialistekin eta EH Bildurekin zerga politikaren aldaketarako "akordioa posiblea" dela ikusten du Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuak ETBn egindako elkarrizketan.  "Ez gaude hain urrun oinarrizko lur baten gainean akordio bat lortzeko PSE-EEren, ezker abertzalearen eta gure artean. Egongo dira ñabardura batzuk ere, baina badaude akordioa lortzeko sustraiak", esan du.

Ildo horretan, bi aldeko bilerak akordio hori mamitu nahian egiten ari direla adierazi du. "Zerga politikaren aldaketa bertan behera geratu da martxotik aurrera Aurrekontuaren egitasmoa dela eta, baina orain berreskuratuko ditugu eztabaida horiek berriro", jakinarazi du.

"Lankidetza eta koordinazio gehiago falta zaigu fiskalitateari buruzko politika bateratu bat egiteko euskaldunon artean", adierazi du; izan ere, "hiru alderdi politiko ezberdin daude hiru lurraldeetan, eta hori Batzar Nagusiek arautzen dute", azaldu du.

Bestalde, instituzioen arteko oinarrizko hiru akordio lortu direla nabarmendu du Ogasun sailburuak. "Defizitaren malgutasuna zehazten denean banaketa bat egingo dugulako", azaldu du, eta horren harira, "banaketa hori zein irizpideren arabera egingo den eta hori proiektuetan lantzea" aztertu dugulako.

Defizitaren malgutasunaren inguruan galdetuta, hilaren 29an ezagutuko da zorpetzeko modurik dagoen, eta Jaurlaritzaren asmoa "zorpetze ahalmen hori eta sarrera horiek inbertsioetarako erabiltzea" dela berretsi du Gatzagaetxebarriak. "Ekonomia suspertzeko erabiliko dugu; Aldundiekin batera horren zatitxo baten banaketa egin eta inbertsioetarako erabiltzea", azpimarratu du. "Horrela, jaio ez den Aurrekontuan zeuden inbertsioak mahai gainean ipintzeko edo horien jarduna azkartzeko". Bestetik, urteko ohiko gastuei aurre egiteko erabili nahi dela gaineratu du. "Horrela planteatu dugu eta onartu dugu banaketa nola izango den, % 70 Jaurlaritzarako eta % 30 Aldundietarako", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X