Patenteak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Applek ezingo ditu iPhone eta iPad modelo batzuk saldu AEBetan

AEBetako Nazioarteko Merkataritza Batzordeak Samsungi eman dio arrazoia, eta Appleren produktu batzuk konpainia hegokorearraren patenteak urratzen dituztela ebatzi du.
Appleren denda bat.
Appleren denda bat. Argazkia: Efe

AEBetako Nazioarteko Merkataritza Batzordeak (ITC) Samsungen aldeko epaia eman du eta debekatu egin du AEBetan iPhone eta iPad modelo zahar batzuk saltzea, Appleren produktu horiek konpainia hegokorearraren patenteak urratzen dituztela iritzita.

ITCren webgunean argitaratutako ebazpenean agertzen denez, Applek Samsungen patenteak urratzen ditu sakelako telefonoen telknologian.

Ebazpenak ondoko produktu hauei eragiten die hain zuzen ere: iPhone 4, iPhone 3GS, iPad 3G eta iPad 2 3G.

"Batzordearen ustez, irtenbide onena Appleri patenteak urratzen dituzten gailuak AEBetan saltzeko debekua jartzea da", adierazi dute ebazpenean.

ITCren erabakiak atzera bueltarik ez badu ere, Applek apelazioa aurkez dezake edo Etxe Zuriak zuzenean eskatuta gera daiteke bertan behera ebazpena.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X