EAEko langileen ia erdia lan hitzarmenik gabe gera litezke
Urte bukaerarako, lan hitzarmen baten babesik gabe gera litezke EAEko soldatapekoen erdia, eta, ondorioz, Langileen Estatutua izango lukete erreferentzia, Euskadiko Lan Harremanen Kontseiluak kaleratutako aurreikuspenen arabera.
2012ko egoera soziolaboralaren inguruko txostena aurkeztu du asteazken honetan Tomas Arrieta Kontseilu horretako presidenteak, eta, bertan, 2013ko egoeraren aurrerapena ere jaso dute, ''uztailaren 7ak'' dakartzan ondorioei bereziki aipamen eginaz. Lan-erreforma dela-eta, egun horretatik aurrera hainbat lan-hitzarmenen aurreraeragina bertan behera geratu zen.
Arrietak azaldu duenez, uztailaren 7a baino lehen EAEko soldatapekoen % 96k lan hitzarmen baten babesa zuen; orain, baina, % 62ra jaitsi da zenbateko hori.
Hala, lan hitzarmenetik kanpo geratu diren langileen kopurua ''nabarmen'' egin du gora, datu horien arabera. Izan ere, uztailaren 7a baino lehen 21.579 langile ziren (%4), eta, dagoeneko 227.352 langile dira (EAEko soldatapekoen % 38).
Halaber, abenduaren 31tik aurrera bertan behera geratuko liratekeen hitzarmenak kontuan hartuta, 123.516 langile gehiago gehitu izango lirateke, soldatapeko guztien % 50 gaindituz.
Langile horietako batzuk Estatu mailako hitzarmenen menpe edo EAEKo beste hitzarmen baten menpe geratuko liratekeela kontuan hartuta, 123.516 langile horietatik bi heren izango lirateke hitzarmenik gabe geldituko liratekeenak.
Egoera ''konplikatua'' dela berretsi du Arrietak, eta, ondorioz, hitzarmenak babesteko negoziazioari berriz ekitea defendatu du.
Halaber, lan harremanen ''judizializazioa'' salatu du, eta hori irtenbide egokia ez dela defendatu du. Izan ere, arazoen aurrean plazaratuko diren ''irtenbide ezberdinak bateratzea zaila'' izango da etorkizunean, Arrietak ohartarazi duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.