KPIk hiru hamarren behera egin du uztailean eta % 1,8an kokatu da
Urte arteko KPIk hiru hamarren behera egin ditu uztailean eta % 1,8an kokatu da, gaur Espainiako Estatistika Institutuak iragarritako datu aurreratuen arabera.
Datuak hilaren 13an argitaratuko dituzte, baina, aurrerapenaren arabera, urte arteko inflazioak hiru hamarren behera egin zuen uztailean.
Botikak eta argi indarra iazko epe berean baino gutxiago garestitu dira aurtengoan.
Albiste gehiago ekonomia
Sabadellek TSB Erresuma Batuko filiala saldu dio Santander bankuari
Sabadelleko administrazio kontseiluak Santander UKren eskaintza onartu du (Barclaysen eskaintzari gailendu zaio), baina Kataluniako bankuak akziodunen ezohiko batzarra deitu beharko du salmenta babesteko, BBVAren erosketa eskaintzan murgilduta baitago.
Jaurlaritzak tasa turistiko bat ezartzeko eztabaida abiarazi du foru ogasunekin
Turistak etortzeak “Euskadirako hobekuntza bat” ekartzea nahi du Turismo sailburuak, eta “lehenbailehen” ezartzea espero du. Hala ere, Javier Hurtadok gehitu duenez, "denok dakigu, eskarmentuaz, foru ogasunak azkarrak izan daitezkeela zenbait gaitan, eta beste batzuetan agian ez hainbeste".
Sidenorrek Israeli altzairua saltzeari utzi dio, Espainiako Gobernuaren erabakiaren ildotik
Palestinaren aldeko erakundeek siderurgia-taldearen aurka salaketak jarri dituzte. Kontrabando delitua leporatzen diote, Bartzelonan materiala kargatzeko zain dagoen itsasontzi bat dela eta. Salaketetako bat Auzitegi Nazionalean jarri dute.
Egun erabakigarria villavesen gatazkan: TCC enpresaren azken proposamena bozkatzen ari dira langileak
Bozketa goizean hasi da, eta gauerdia igarota amaituko da, azken txandakoek bozkatzen dutenean. Orduan jakingo da grebari eutsiko dioten ala ez.
15 urtetik beherakoek doan bidaiatu dezakete garraio publikoan urtea amaitu arte
6 eta 14 urte bitarteko haurrek eta nerabeek doan bidaiatu dezakete Euskadiko garraio publikoan. Orain arte, 12 urtera artekoek zuten doan bidaiatzeko aukera.
Iruñerriko autobus-zerbitzuan egun bat atzeratu dute greba-deialdia, zuzendaritzaren azken proposamena bozkatzeko
Greba mugagabea astearte honetan, uztailaren 1ean, hastekoa zen, baina TCCko langile-batzordeak adostu du jasotako azken proposamena bozkatzea, gaur zuzendaritzarekin izandako bileraren ostean.
BBVAk ez du etsi eta Sabadell erosteko eskaintzarekin aurrera egitea erabaki du
Joan den asteartean, ekainaren 24an, Ministroen Kontseiluak oniritzia eman zion operazioari, bi erakundeek autonomia juridikoari eta eguneroko kudeaketari bereizita eusteko baldintzarekin. BBVAk onartu duenez, Espainiako Gobernuak ezarritako baldintzak operazioa "atzeratuko du".
EAEko lan-absentzien % 75 aldi baterako ezintasunak dira eta ez absentismoa, LABen txosten baten arabera
Sindikatuak salatu du “iruzur masiboa” ez dela absentismoa, baizik eta gaixotasun profesionalak gaixotasun arrunt gisa izendatzea.
Pentsiodunen mugimendua uztailaren 17an bilduko da lehendakariarekin, pentsioak gutxieneko soldatarekin berdintzea eskatzeko
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak gutxieneko horretara iristeko osagarriak ezartzea eskatzen duen herri-ekimen legegilea erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean. Imanol Pradalesekin izango duten bileran legea izapidetzeko Eusko Jaurlaritza prest egon dadila eskatuko diote.
Arcellor Mittalek atzera bota du Legasa eta Aguraingo fabrikei eragingo zien enplegu-erregulazioko espedientea
Nafarroako Lan Auzitegian egin duten bitartekaritza saioan eman du jakitera erabakia zuzendaritzak. Legasako fabrikan gehiengoa duen UGT sindikatuak bertan behera utzi du deituta zegoen greba.