Eurostat-en datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langabezia berdin mantendu da eurogunean eta behera egin du EBn

Espainian, langabezia tasa hamarren bat jaitsi zen aurreko hilabetearekin alderatuta, % 26,3an kokatuta, EBn langabezia mailarik handiena duen bigarren herrialdea da.
Espainia da langabezia tasarik handiena duen bigarren herrialdea EBn. Irudia: EFE
Espainia da langabezia tasarik handiena duen bigarren herrialdea EBn

Eurogunean egonkor mantendu da langabezia tasa (% 12,1) ekainean, eta Europar Batasunean (EB) hamarren bat egin du behera, % 10,9an kokatuta, Eurostatek gaur, osteguna, zabaldu dituen datuen arabera.

Espainian ere behera egin du langabeziak hamarren bat, aurreko hilabetearekin (ekainarekin) alderatuta eta % 26,3an kokatu da, Greziaren ostean (% 26,9) tasarik handiena Europako estatu kideen artean.

2012ko ekainean, euroguneko langabezia tasa % 11,4koa izan zen, % 10,5ekoa EBn eta % 25,1ekoa Espainian. Hilabete horretan 26,4 milioi langabe inguru zegoen EBn, horeietatik 19,2 milioi euroguneko herrialdeetakoak ziren.

Datuak zabaldu dituzten gainerako herrialdeen artean, langabezia tasarik txikiena duten herrialdeak Austria (% 4,6), Alemania (% 5,4) eta Luxemburgo (% 5,7) dira.

2012ko ekainarekin alderatuta, langabe kopurua anditu zen 1,08 milioi pertsona gehiagorekin EBn eta 1,12 milioi pertsona gehiagorekin eurogunean.

Azken 12 hilabete hauetan, langabeziak gora egin zuen 17 estatutan eta behera beste 10etan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X