Guardia Zibilaren txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CANeko aktak faltsutu zituzten Kontuzen salaketaren ondoren

Antza denez, bilerak egin eta denbora batera idatzi zituzten eta 12 akta aldatu egin zituzten gainera, 'Naiz' atariak argitaratutako informazioaren arabera.
18:00 - 20:00
Guardia Zibilak jakinarazi du Nafarroako Kutxako aktetan aldaketak daudela

Nafarroako Kutxako Erakunde Sortzaileen Batzorde Iraunkorreko aktak faltsutu egin zituzten Kontuz elkarteak jarritako salaketaren ondoren, Guardia Zibilaren txosten baten arabera.

'Naiz' atarian irakur daitekeenez, bilerak izan eta urtebetera igo zituzten 16 akta Nafarroako Kutxaren zerbitzarira, eta geroztik 12 aktatan aldaketak egin zituzten. Gaia epategietara heldu ostean, bi akta aldatu zituzten gainera.

Hala ere, Guardia Zibilaren txostenak ez du zehazten zein aldaketa mota egin ziren. Halaber, Poliziak ez du argitu aktak CANeko zerbitzarietan agertu aurretik eginda zeuden ala ez.

Txosten hori eskuetan, Mari Paz Benito epaileak zer egin erabaki beharko du orain, duela hilabete Espainiako Auzitegi Gorenak dieten auzia ixtea erabaki ondotik.

Uztailaren 24ean, Auzitegi Gorenak artxibatu egin zuen Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentearen kontra, Nafarroako Kutxan (CAN) jasotako dieta bikoitz eta hirukoitzengatik, abiatutako auzia, gertakariak "ez direlako delitu".

Nafarroako Kutxaren Erakunde Sortzaileen Batzorde Iraunkorra Miguel Sanz Nafarroa presidente ohiak, Alvaro Miranda kontseilari ohiak, Enrique Maya Iruñeko alkateak (hiruak daude inputatuta) eta Barcinak osatzen zuten, eta neurrigabeko dietak jaso zituzten.

Batzorde horrek bi saio eratzaile egiten zituen egun berean, eta horietako bakoitzagatik 2.680 euro jasotzen zituen presidenteak eta 1.717 gainerako kideek. Gainera, diru hori ez zen inon dieta gisa deklaratzen, eta ez zitzaion Espainiako Bankuari horien berri eman. Hori dela eta, "kontrol eta fiskalizazio oro saihesten zuten", Benito epailearen arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X