Ministroen Kontseilua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Madrilek 2014ko Aurrekontua eta pentsioen erreforma onartuko ditu

Atzo iragarri zuten moduan, funtzionarioen soldatek izoztuta jarraituko dute, eta pentsioak KPItik bereiztea onartuko dute.
Saenz de Santamaria, Montoro eta De Guindos agurtzen.
Saenz de Santamaria, Montoro eta De Guindos agurtzen. Argazkia: efe

Espainiako Ministroen Kontseiluak 2014rako Estatuko Aurrekontua onartuko du gaur. Aurrekontua % 0,7ko hazkunde ekonomikoaren aurreikuspenean oinarrituko da, eta funtzionarioen soldatak izoztuta geratuko dira.

Era berean, argi berdea emango diote egonkortasun faktorearen legeari eta Gizarte Segurantzaren laguntzak kalkulatzeko indizeari, Espainiako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak pentsioak eta KPIren igoera ez bereizteko eskatu ostean.

Espainiako Gobernuak baztertu egin du aurrekontuetan neurri fiskal gehiago hartzea, PFEZen eta Elkarteen Zergaren behin behineko igoeraz harago.

Gastuei dagokienez, sektore publikoko langileen soldatak izoztuta uztea erabaki du laugarren urtez jarraian.

Dirudienez, 2014ko pentsioen kalkulu berria ere onartuko dute. Ziurrenik % 0,25eko igoera izango dute pentsioek, Espainiako Gobernuaren arabera ezin baita askoz gehiagorako aukerarik.

Gutxieneko igoera da % 0,25koa, pentsioen erreformak urtero bermatuko duena.

Espainiako Gobernuak ez du uste pentsioak kalkulatzeko KPI indizea aintza ez hartzeak erosteko ahalmena murriztuko duenik, inflazioak behera egingo duela uste baitu.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X