Lan-hitzarmena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi orduko lanuzteak deitu dituzte eskoletan, urriaren 22 eta 24rako

Kristau eskoletako ELA, CCOO, STEE-EILAS, LAB eta UGT sindikatuek bi orduko lanuzteak deitu dituzte urriaren 22 eta 24rako, murrizketarik gabeko lan-hitzarmen propioa negoziatzea eskatzeko.
Lanuzteak urrian egingo dituzte. EFE.
Lanuzteak urrian egingo dituzte. EFE.

Kristau eskoletako ELA, CCOO, STEE-EILAS, LAB eta UGT sindikatuek bi orduko lanuzteak deitu dituzte urriaren 22 eta 24rako, murrizketarik gabeko lan-hitzarmen propioa negoziatzea eskatzeko.

Eskoletako 12.000 langileei lanuzteekin bat egiteko deia egin diete aipatu sindikatuek, Bilbon egindako agerraldian. Patronalak bere jarrerari eutsi egin diola azpimarratu dute, nahiz eta irailean egindako grebak "arrakasta" izan.

Horrez gain, hilaren 29an Euskal Herriko hiriburuetan elkarretaratzeak egingo dituztela iragarri dute sindikatuek. Patronalak bere horretan jarraitzen badu, azaroaren azken astean mobilizazio gehiago egingo dituztela adierazi dute.

Patronalarekin duten gatazkan, epaitegian arrazoia eman zieten langileei. Baina, egungo egoera argudiatuta, murrizketak "inposatu" nahi dizkietela salatu dute sindikatuek. Patronalari negoziazio mahaira itzul dadin eskatu diote, eta Jaurlaritzari, berriz, hilaren amaieran egingo duten bileran bitartekaritza lanak egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X