EHU birmoldatzeko aukera eskaintzen du krisiak, Uriarteren hitzetan
Baliabide publikoen "gabezia" Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) birmoldatzeko aukera izan daitekeela defendatu du asteazken honetan Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak.
Sail horrek 2014an izango duen aurrekontuaren ildo nagusiak azaltzeko, agerraldia egin du Legebiltzarrean. Guztira, 2.761 milioi euro izango dira, 2013rako aurrekontuetan baino 130 milioi gehiago.
Haur eta Lehen Hezkuntzara 905 milioi euro bideratuko dituzte, eta 896 milioi, berriz, Bigarren Hezkuntzara eta Lanbide Heziketara. Sail honetako aurrekontu osoaren % 43 Hezkuntza arloko langileen gastuak ordaintzeko izango da.
Aurkezpenean zehar, bereziki unibertsitate politika izan du Uriartek hizpide, eta arlo horretara 311 milioi bideratuko dituztela azaldu du. Horietatik ia 275 milioi EHUk jasoko ditu.
Osasun arloko inbertsioak, % 15,6 gora
Jon Darpon Osasun sailburuak ere 2014an izango duten aurrekontuen ildo nagusiak aurkeztu ditu Legebiltzarrean. Guztira, 3.351,6 milioi euro izango ditu Osasun Sailak, 2013rako aurrekontuetan baino % 2,7 gehiago.
Osasun arloan Jaurlaritzak egingo dituen inbertsioak 43,7 milioi eurokoak izango dira, 2013an baino % 15,6 gehiago. Lanak egiteko inbertsioaren % 64,4 Bizkaian erabiliko dute, eta, ildo horretan, nabarmentzeko modukoa da Urdulizko ospitale berria (14,6 milioi euro).
Urtean biztanleko batez beste egingo duten gastuaren berri ere eman du Darponek. Hala, sailburuak esan duenez, 1.541 eurokoa izango da 2014an urteko gastua biztanleko, aurten baino 53 euro gehiago.
Promozio berria Ertzaintzan
Bestalde, 2014ko lehen hiruhilekoan Ertzaintzaren 24. promozioko agenteak hautatzeko deialdia egingo dute. Guztira, 120 plaza deituko dituzte, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak azaldu duenez.
Segurtasun Sailak 609 milioi euroko aurrekontua izango du, 2013an baino % 4,5 gehiago.
Beltran de Herediak Legebiltzarrean azpimarratu duenez, ertzain etxeak beharrezkoak dituzten baliabideekin hornitzea, Ertzaintza Kalean programa sendotzea, proiektu estrategikoak garatzea eta informazio eta ikerketa esparrua teknologia berriekin sendotzea izango dira helburu nagusiak.
Fagorreko krisia arintzeko jarduera berezia Lanbiden
Fagor Etxetresnak enpresaren krisia arintzeko, Lanbiden ''jarduera berezia'' iragarri du Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak. Zehazki, eskualdean enplegu politikak eta langileak birkokatzeko formazio ekintzak aipatu ditu. Legebiltzarrean egin duen agerraldian, Aburtok esan du euskal kooperatibismoaren eredua ez dagoela zalantzan.
Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 2014rako izango duen aurrekontuaren inguruan, sailburuak azaldu du guztira 923 milioi euro izango dituztela, eta aurrekontu horrek "izaera sozial argia" izango duela.
Hala, gizarte-larrialdietarako laguntzetara 20,5 milioi euro bideratuko dituzte, eta 384,5 milioi, berriz, diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria ematen jarraitzeko bideratuko dute.
Lanbidek 715,4 milioi euroko aurrekontua izango du.
AHTaren lanetarako, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren aurrekontuaren erdia
AHT Abiadura Handiko Trenaren lanetara bideratuko dute 2014an Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren aurrekontuaren erdia, Ana Oregi sailburuak azaldu duenez.
Guztira, 650,8 milioi eurokoa da sail horren aurrekontua, eta, % 80 Euskadiren "etorkizun ekonomikoa bermatu" egingo duten inbertsioei zuzenduta egongo da.
Ingurumenaren arloak 56,5 milioi izango ditu, ingurumenaren kalitatea hobetzeko, besteak beste.
Horren harian, 35 milioi euro izango ditu URA Uraren Euskal Agentziak, eta uholdeak ekiditeko hainbat jarduera aurreikusi dituzte. Gipuzkoan, Urumea ibaiaren arroan, Hernanin, Loiolan, Martutenen, Donostian eta Andoainen; Bizkaian, Getxon eta Basaurin; eta Araban, Gasteiz hegoaldean.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.
Espainiako Gobernuak diesela 20 zentimo jaitsiko du irailean, uztailean prezioak gora egin ostean
KPIa lau hamarren igo da uztailean, % 3,6raino Espainia osoan, erregaien eta elektrizitatearen garestitzeak bultzatuta. EAEn, hazkundea bost hamarrenekoa izan da, % 3,7raino. Nafarroan, aldiz, zazpi hamarrenekoa, % 3,4ra arte.
HLREk Megapark merkataritza-gunea saldu dio NEPI Rockcastleri, 254 milioi euroren truke
Akordio honek, NEPI Rockcastlek Europako merkataritza-zentroen sektorean duen presentzia indartuko du, eta Bizkaian erreferentziazko aktibo nagusietako bat gehituko dio bere merkataritza-ondareari.
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.