Lan gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Akordioa lortu dute Madrileko garbiketaren hitzarmenaren inguruan

Greba eragin zuen aldi baterako lan erregulazio planaz hitz egiteko goizean bilduko dira. Bertan behera geratuz gero, langileak lanera itzuliko dira arratsaldean.
Huelga basuras Madrid. Ayuntamiento de Madrid. Zaborrak. EFE

Patronalak eta sindikatuek akordioa lortu dute bart, Madrilgo garbiketa sektorearen lan hitzarmenaren inguruan. Datozen bost urteetan soldatak izoztea adostu dute. Itun horri esker, baliteke greba bertan behera geratzea gaur arratsaldean.

Goizaldean iragarri dute akordioa, 02:30ak inguruan. Sindikatuen arabera, negoziazioa "konplexua" izan da, baina lortutakoarekin "pozik" daudela adierazi dute.

Akordioa lortu eta gutxira, 04:00ean, Tragsa enpresa publikoko ibilgailuak Legazpi plazako aparkalekuetatik atera dira, Madrilgo kaleetako gutxiengo garbiketa zerbitzuak betetzeko.

EREaren inguruko bilera

Francisco Jardon, Aselip Garbiketa Publikoko Enpresen Elkarteko presidentea, "neurri batean pozik" agertu da akordioari esker lortutakoarekin, eta "oraindik ezer ez" dakiela adierazi du Madrilgo greba eragin duen lan erregulazio planaren inguruan.

11:30etan hitz egingo dute lan erregulazio planari buruz Madrilgo Lan Ikuskaritzan. Bertan behera geldituz gero, langileak arratsaldean bilduko dira lan hitzarmen berria onartu eta grebari amaiera emateko.

1.100 kaleratze baino gehiago

Ostiralean lan erregulazio planaren inguruan egin zuten bileran, enpresa emakidadunek kaleratzeak 296ra murriztea eskaini zieten sindikatuei, iragarritako lan erregulazio espedientean sartutakoak barne -1.100 baino gehiago-, baina sindikatuek kaleratzeei uko egin zieten.

Albiste gehiago ekonomia

Sabadell-diagonal-barcelona-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sabadellek TSB Erresuma Batuko filiala saldu dio Santander bankuari

Sabadelleko administrazio kontseiluak Santander UKren eskaintza onartu du (Barclaysen eskaintzari gailendu zaio), baina Kataluniako bankuak akziodunen ezohiko batzarra deitu beharko du salmenta babesteko, BBVAren erosketa eskaintzan murgilduta baitago.

aeropuerto-loiu-viajeros-turistas-maletas-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaurlaritzak tasa turistiko bat ezartzeko eztabaida abiarazi du foru ogasunekin

Turistak etortzeak “Euskadirako hobekuntza bat” ekartzea nahi du Turismo sailburuak, eta “lehenbailehen” ezartzea espero du. Hala ere, Javier Hurtadok gehitu duenez, "denok dakigu, eskarmentuaz, foru ogasunak azkarrak izan daitezkeela zenbait gaitan, eta beste batzuetan agian ez hainbeste".

Gehiago kargatu