Funtzio Publikoaren Mahaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Funtzio Publikoaren Mahaiaren bilera utzi dute UGT eta CCOOk

Jaurlaritzak negoziatzeko duen “borondate eza” salatu dute sindikatuek. ELA eta LAB, berriz, ez dira bileran izan eta Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean bildu dira.
ELA eta LAB bilkura. EFE
ELA eta LAB sindikatuek Jaurlaritza aurrean egin duten bilkura. Argazkia: EFE

Euskal Administrazioaren Mahai orokorraren bilera izan da goizean. ELA eta LAB sindikatuak ez dute parte hartu eta UGT eta CCOO sindikatuek bilera hasi eta ordu erdira alde egin dute. Jaurlaritzak negoziatzeko duen “borondate eza” salatu dute.

Lan baldintzak mantentzen jarraitzeko asmoa agertu du Jaurlaritzak, sindikatuen proposamenak kontuan izan gabe. Ondorioz, bilera utzi dute UGT eta CCOOk.

ELA eta LAB, berriz, ez dira bileran izan eta ordezkariak Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean bilkura egin dute, Gasteizen. Ezarritako “murrizketen” aurka protesta egin dute.

Arantza Agote, UGTko ordezkariak, eta Mari Cruz Vicente, CCOOko ordezkariak, adierazi dutenez, Eusko Jaurlaritzak sindikatuek egindako proposamenak atzera bota ditu. Hori dela eta, sindikatuen aburuz, “ez du zentzurik Mahaian jarraitzeak”.

Sindikatuen aldarrikapenen artean ondorengoak daude, besteak beste: 1.492 orduko urteko lanaldia, funtzionarioen bajak lehen egunetik betetzea eta KPIaren igoeran 2014ko soldatan ezartzea dago.

Datozen egunetan erabakiko dituzte UGT eta CCOO sindikatuek mobilizazioak. UGTko ordezkariak sindikatuen arteko elkartasun eza deitoratu du. ELA eta LABek abenduaren 17rako protestak deitu dituzte euskal Administrazioaren zentroetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote.  Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X