Gipuzkoan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

LABek erabaki politikoak eskatu ditu, enplegu deuseztapenaren aurka

Ainhoa Etxaidek adierazi duenez, sindikatua ez da ikusle hutsa izango Gipuzkoak bizi duen egoeran eta "lanpostuak galdutzat ez emateko" deia egin du.
Ainhoa Etxaidek enpleguaren aldeko konpromisoa eskatu du. EiTB.
Ainhoa Etxaidek enpleguaren aldeko konpromisoa eskatu du. EiTB.

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak "erabaki politikoak" eskatu dizkie erakundeei orokorrean eta Gipuzkoakoei zuzenean lurralde historikoa pairatzen ari den enpleguaren deuseztapenari aurre egiteko. Izan ere, "Fagorren itxieraren ondorioz, milaka lanpostu arriskuan daude".

Etxaide Donostiako Boulevarrean 17:00etan hasitako manifestazioan izan da. Protesta "Enpleguaren eta negoziazio kolektiboaren alde. Lan harremanetarako eredu baten alde" lelopean egin dute.

Manifestazioan Grumal eta Corrugados Azpeitia enpresei erreferentzia egiten zieten pankartak ere eraman dituzte. Grumal Fagor Etxetresnakek erosi zuen 2005ean eta Corrugados Azpeitia, berriz, maiatzean itxi zuten.

LAB sindikatuko idazkari nagusiak adierazi duenez, sindikatua ez da ikusle hutsa izango Gipuzkoak bizi duen egoeran eta "lanpostuak galdutzat ez emateko" deia egin du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X