Valentzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Telebistaren 'lapurreta' salatu eta Fabraren dimisioa eskatu dute

Vincent Mifsud Valentziako telebista publikoko enpresa batzordeko presidenteak esan duenez, "ostiralekoa astakeria izan da eta herritarren erreakzioa horren ondorioa da".
Milaka pertsona bildu dira Valentzian, telebista publikoarekin gertatutakoa salatzeko. Efe.

Manifestazio jendetsua egin dute Valentziako hirigunean Valentziako Irrati Telebista publikoaren (RTVV) lapurreta salatu eta Alberto Fabra Generalitateko presidentearen dimisioa eskatzeko.

Valentziako telebistaren emisioa eten egin zuen ostiralean Valentziako Gobernuak.

Langileen iturrien arabera, 60.000 pertsona izan dira manifestazioan; Udaltzaingoak, berriz, 3.500 eta 4.000 pertsona zenbatu ditu.

Manifestazioa 18:00etan hasi da, San Agustin plazan, 'Fabra, dimisioa' eta bestelako leloak zituzten pankartekin: 'Lapurreta!', 'Aski da!'. Bertan bildu direnek ere lelo gehiago oihukatu dituzte: 'a és un colp d'Estat' ('hau estatu kolpea da' edo 'No teniu vergonya' ('Ez daukazue lotsarik')

Vincent Mifsud RTVVko enpresa batzordeko presidenteak esan duenez, "ostiralekoa astakeria izan da eta herritarren erreakzioa horren ondorioa da". "Gizarteari egindako erasoa izan da, gizarteak bere hizkuntza erabiltzen duen irrati eta telebista nahi duelako".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X