Ituna aurrekontuetan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako ituna 'kudeaketa zuzenaren seinale' da, Garitanoren ustez

"Krisialdiari aurre egiteko eta enplegua sortzeko lehen mailako tresna daukagu eskuartean", esan du eta, gainera, "negoziazioetako batzordeen akordiorako jarrera" goraipatu du.
Gipuzkoako ahaldun nagusia pozik azaldu da lortutako akordioa dela eta. Irudia: EiTB
Gipuzkoako ahaldun nagusia pozik azaldu da lortutako akordioa dela eta. Irudia: EiTB

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan duenez, EAJrekin aurrekontuetan lortutako akordioa gidatzen duen 'kudeaketa zuzenaren seinale' da.

Garitanok aurrekontuetako ituna izan du hizpide, Diputazioak Donostiako Boulevarren  'Aniztasuna' ekimenean parte hartzera zihoanean hedabideen aurrean egindako adierazpenetan.

Ahaldun nagusia pozik azaldu da akordioarekin, Gipuzkoak ekonomia sustatzeko 15 milioi euro izango baititu; horietatik sei krisialdiaren kontrako "plan" bat egiteko eta 5,5 "merkatu berriak zabaltzeko", besteak beste.

"Krisialdiari aurre egiteko eta enplegua sortzeko lehen mailako tresna daukagu eskuartean", esan du eta, gainera, "negoziazioetako batzordeen akordiorako jarrera" goraipatu du.

Ekonomia arlora bideratutako diru-partidez gain, Garitanok nabarmendu egin du Bilduk eta EAJk "herrigintzarako eta euskararen normalkuntzarako" 200.000 euro bideratzea adostu duela.

Garitanok ez du zehaztu zein ekimen bultzatuko dituzten, bai egin du, ordea, Markel Olano EAJren Batzar Nagusietako bozeramaleak. Olanoren esanetan, Gure esku dago euskal herritarren erabakitzeko eskubidea bultzatzen duen ekimenerako 100.000 euro bideratuko dituzte, 50.000 Aranzadi zientzia sozietaterako eta 57.930 euro Soziolinguistika Klusterrerako.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X