Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Krisia Euskaltelen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskalteleko azpikontratek baldintza duinak agindu dizkiote Kutxabanki

Euskaltelen 600 pertsona inguru azpikontratatuta daudela gogora ekarri eta lanpostuetako asko kolokan daudela ziurtatu dute langileek.
EUSKALTEL PROTESTA
EUSKALTEL PROTESTA

Azpikontraten bidez Euskaltelen lan egiten duten langileek, elkarretaratzea egin dute gaur Kutxabankek Bilbon duen egoitzaren aurrean. Lan kostuen murrizketan oinarritzen den aurrezki plana jarri du martxan Euskaltelek, eta plan horrek "azpikontratatutako langileen baldintzetan eragin zuzena" duela salatzeko protesta egin dute beharginek, ELAk jakinarazi duenez.

Esan bezala, "lan baldintzak eta lanpostuak arriskuan daudela" salatu dute langileek, eta Euskaltelen 600 pertsona inguru azpikontratatuta daudela ekarri dute gogora.

ELAk esan duenez, "Euskaltelek Zamudion eta Donostian dituen egoitzetan, enpresa jaio zenetik daude hainbat langile azpikontratatuta, eta urteekin kopuru hori nabarmen hazi da". "Hori dela eta, azpikontratatutako enpresak dira batez ere, sareen mantenuaz, bezeroekin telefonoz aritzeaz edota etxeetan zerbitzua instalatzeaz arduratzen direnak. Gainera, geroz eta autonomo eta aldi baterako enpresa gehiagok egiten dituzte antzeko lanak Euskaltelentzat", azaldu du.

Salatu dutenaren arabera, "kasu askotan azpikontratatutako langileen baldintzak ez dira duinak, besteak beste, subrogazioa kontutan hartzen ez duten hitzarmenak dituztelako".

Bukatzeko, argi utzi dute "azpikontratek egindako zerbitzuetara zuzendutako aurrekontuak murriztu" dituela, azken hilabeteetan, Euskaltelek. "Aurreikusitakoaren arabera, 2014rako aurrekontua %20 murriztuko dute, eta azpikontratei orain arte eskainitako zerbitzu eta kalitate bera exijituko zaie", azpimarratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X