Hiru greba egun egingo dituzte Euskaltelen, murrizketen aurka
Euskalteleko langile batzordeak hiru greba egun deitu ditu abenduaren 16, 17 eta 18rako, enpresak aurkeztutako "kaleratzeei eta murrizketei erantzuteko". Enpresak Sistemak lan unitate ia osoa
azpikontratatzeko asmoa azaldu eta gero erabaki dute langileek greba deitzea.
ELA sindikatuko iturriek adierazi dutenez, 40 langile inguru kaleratzea eragingo du Sistemak alorreko langileen bi heren azpikontratatzeak. Enpresak bederatzi milioi euro aurrezteko plangintzaren baitan hartutako erabakietako bat da hori.
"2008 eta 2012 artean 179 milioi eurotik gorako irabaziak izan arren, irabaziak hazten jarraitzeko helburua dute Euskalteleko akziodunek, eta, lan-kostuak murriztuz, langileen bizkar egin gura dute hori: negozio unitate batzuk azpikontratatuz eta azpikontratatutako zerbitzuetan aurreztuz", salatu dute.
Horrela, ELAtik adierazi dute ez dutela "inola ere" onartzen enpresak aurkeztutako planteamendua, eta "egungo nahiz iragan hurbilean Euskaltelen akziodun izan direnen gehiegikeria" salatu du. Horregatik, enpresako langile batzordeak deitutako mobilizazio eta greba egunetan parte hartzera deitu ditu beharginak.
Duela urtebete inguru izaera publiko edo erdi-publikoa zuten zenbait erakundek (Eusko Jaurlaritza, Kutxabank, Iberdola, Endesa eta Mondragon) beren akzioak saldu ostean aldatu ziren Euskaltel
enpresaren jabeak. Egun, enpresaren akzioen % 49 Kutxabankek ditu, % 2 Iberdrolak eta % 48,1 International Cable BV enpresa holandarrak.
Aliantzen sorrera
Euskaltelek, bestalde, enplegu bat bera ere ez duela suntsituko bermatu du. Adierazi duenez, “lehen mailako sinesgarritasuna duten enpresekin aliantza estrategikoetan” lanean ari dira “aurrerapauso teknologiko” bat emateko eta euskal operatzailea gainerako enpresen aurretik jartzeko. Egun 60 langile dituen Sistemak alorrari dagokionez, 30 edo 40 langile hitzartutako beste enpresa horietan lan egitera igaroko lirateke, “baina Euskaltelentzat”.
Komunikabideekin elkartu dira Alberto Garcia Erauskin Euskalteleko presidentea eta Fernando Ojeda zuzendari orokorra.
Ojeda “harrituta” agertu da sindikatuek egin dituzten adierazpenekin eta “jendea kentzeko asmorik ez” dutela adierazi du. “Euskaltelen hurrengo pausoa eman nahi dugu, gero eta orokorragoa den merkatu batean aurrerapausoa eman nahi dugu”, esan du.
“Zerbitzu berriak eskaintzen dituzten nazioarteko konpainiekin aliantzak sortu nahi ditugu eta enpresa horiek eskaintzen dituzten baliabideak erabili nahi ditugu zerbitzuak eman ahal izateko”, gaineratu du Ojedak. “Modu adimentsuan egin nahi dugu hori, inork bere lanpostua galdu ez dezan”, baieztatu du.
“Euskaltelek ez du enplegua suntsitzen. Izen handiko enpresekin aliantzak sortzen ditu. Enpresa horiek, gainera, ez dute Euskaltelek emandako enplegua soilik hartuko, enplegu gehiago sortu beharko dute zerbitzu gehiago eskaini ahal izateko”, amaitu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.