Soria: "Argindarraren prezioa ez da % 11 igoko"
Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak ez du ontzat eman atzo izandako elektrizitate enkantea, eta bertan behera uztea erabaki du, "ezohiko gertakariak" egon direla argudiatuta. Batzordeak zehaztu duenez, "ezohiko hainbat gertakari jaso dira, aldi berean, merkatuen prezioak oso altu dauden testuinguru batean".
Enkante horren arabera, energiaren kostua % 25,6 igoko da, eta, ondorioz, argindarraren prezioak % 10,5 egingo du gora. Espainiako Gobernuak ezarriko lukeen elektrizitate-bidesarien % 1eko igoera gehitu beharko litzaioke horri. Hala, familia bakoitzak, batez beste, 100 euro gehiago ordaindu beharko lituzke argindarraren truke.
Agiri baten bidez, Lehia Batzordeak argitu du enkantea egiteko modua aldatzeko aholkua emanda duela lau urtetik. Handizkako merkatuan prezioak ezartzerakoan gertatzen ari diren "ohiz kanpoko mugimenduak" aztertzeko ikerketa bide bat zabalduta dutela ere gaineratu du.
Enkantea bertan behera uzteko erabakia goizaldean hartu du Lehia Batzordeak, 04:15ean hain zuzen. Ordu horretan helarazi dio erabakia Estatuko Energia Idazkaritzari eta Espainiako Merkatuaren Operadoreari, eta azken erakunde horri zegokion enkantean parte hartu zuten eragile guztiei jakinaraztea.
Soria: "Argindarraren prezioa ez da % 11 igoko, inolaz ere"
Urtarriletik aurrera argindarraren prezioa % 11 igo daitekeen berriak zalaparta handia sortu zuen atzo. Gaur, Lehia Batzordearen erabakiaren berri izan eta gero, Soriak ziurtatu du argindarraren prezioa ez dela % 11 igoko, baina ez ditu zehaztu hori hala izateko hartuko dituzten neurriak. Halaber, ministroak jakinarazi du enkanteen araudia berrikusiko dutela, eta, berriro halakorik gerta ez dadin, aldaketak egingo dituztela.
Tarifa elektrikoaren oinarria ezartzeko bi aldagai hartzen dira kontuan: elektrizitate-bidesaria eta energiaren kostua. Bi aldagaion batuketari zergak gehitu behar zaizkio. Bidesariak Gobernuak ezartzen ditu, dagokion ministerioaren aginduaren bidez. Energiaren kostua, berriz, alorreko eragileek hiru hilean behin egiten duten enkantean erabakitzen da.
"Enkanteen araudian zenbait aldaketa jasotzeko ordua iritsi da, sistema aldatzeko aukera baztertu gabe", esan du ministroak RNEn egin dioten elkarrizketan. "Argindarraren prezioa ez da % 11 igoko, inolaz ere", zehaztu du, eta egoera berria aztertzen ari direla adierazi du.
Elektrizitate konpainien jarrerari buruz galdetuta, Soriak esan du "oso bitxia" dela hasiera hasieratik konpainiok prozesua gardena izan dela esatean erakutsi duten "segurtasuna". "Manipulazioa egon den zantzurik bagenuen. Prozesu gardena izan dela esateko, ez dakit zertan oinarritzen diren elektrizitate konpainiak, orduak aurrera doazen heinean argi geratzen ari baita ez dela hala izan", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Brent motatako petrolio upela 112 dolarrean dago, Irango gerraren laugarren astean
Ekialde Hurbileko gatazka armatuak energiaren prezioa baldintzatzen jarraitzen du. Gaur goizaldetik petrolio gordinaren prezioa joera argirik gabe aritu da; 114 dolarretik gorako maximoa jo baitu, eta 110,22ko minimoa.
Erregaiaren prezioen beherakada, astelehenari ekiteko, krisiaren aurkako neurriak igandean indarrean sartu ostean
Zerbitzugunearen arabera, erregaien prezioak litroko 15-20 zentimo jaitsi dira. Neurriak jada indarrean dauden arren, Diputatuen Kongresuak berretsi beharko ditu; datorren ostegunean, martxoaren 26an, bozkatuko dituzte neurriak.
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko San Mameseko zabalgunean
Athletic-Betis partidaren atarian lan erregulazioa eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera borondatezko bajei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute eta zalantzak dituzte 301 langileek izena eman ote duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.