Urtarriletik aurrera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko familiek 100 euro gehiago ordainduko dituzte argindarraren truke

Egun, Euskadiko familiek batez beste 900 euro ordaintzen dituzte urtean argindarraren truke. Kopuru horri % 11,5eko igoera gehitu beharko zaio urtarrilean.
jendea_gente_goitik
jendea_gente_goitik

Euskal Autonomia Erkidegoko familiek batez beste 900 euro ordaintzen dituzte urtean argindarraren truke, gaur Euskadiko Kontsumitzaileen Elkarteak ohartarazi duenez. Gastu horri urtarriletik aurrera izango den % 11,5eko igoera gehitu beharko zaio.

Euskadi Irratiak jaso duenez, orain hamar urte Euskadiko familiek batez beste 400 bat euro ordaintzen zituzten urtean argindarraren truke. Aurten, berriz, kopuru hori 900 eurora igo da, azken urteetako garestitzearen ondorioz.

Kontsumitzaileek elkarteen kritikak

Facua elkartearen ustez ''onartezina'' eta ''erabateko basakeria'' da argindarraren igoera berri hori, eta sektorean ''benetako erreforma'' egitea eskatu dio Gobernuari.

Ildo horretan, kontsumitzaileen elkarte ezberdinek igoera kritikatu dute eta TUR tarifaren prezioak arautzeko ahalmena berreskuratzea eskatu diote Gobernuari, prezioak Industriak ezarri ditzan.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X