Estatuko kontu publikoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2013rako ezarritako helburua gainditu du azaroko Estatuko defizitak

40.606 milioi eurokoa da, hots, BPGaren % 3,96ren baliokidea. Urte osorako helburua, berriz, % 3,80koa da.
Cristobal Montoro
Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroa.

Azarora bitarte, 40.606 milioi eurokoa izan da Estatuko defizita. Barne Produktu Gordinaren (BPG) %3,96 suposatzen du kopuru horrek eta, horrenbestez, 2013 osorako ezarrita zegoen helburuaren - % 3, 80 - gainetik dago. Ogasun Ministerioak gaur emandako datuen arabera, interesen gastuan izandako igoerari eta administrazioek Gizarte Segurantzari egindako transferentziei zor zaie kopuru hori.

Diru-sarrera ez finantziaroak 111.099 milioi eurokoak izan dira azaro amaieran; 2012ko datuekin alderatuta, % 6,1ko igoera suposatzen du. Diru-sarrera positiboei esker izan da hazkunde hori, 2012an 62.306 milioi euro izatetik 89.533 izatera igaro baita 2013ko azaroan.

Bestalde, gastu ez finantziaroak 151.705 milioi eurokoak izan dira urtarrila eta azaroa bitartean, iazko epe berean izandakoa baino % 6,8 gehiago. Kasu honetan, gastu finantziaroen eta Gizarte Segurantzari egindako transferentzien igoerari zor zaio (% 15 eta % 24,9 hazi da, hurrenez hurren).

Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) dagokionez, defizita 565 milioi eurokoa (BPGaren % 0,89)  izan da urteko lehen 10 hilabete hauetan, betiere Ministerioaren datuen arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X