Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

15 milioi euroko irabaziak izan zituen Tubacex enpresak 2013an

% 26,6 gehiago da, 2012ko datuekin alderatuta.
Tubacex
Tubacex

Tubacex Arabako enpresak 15 milioi euroko irabaziak izan zituen 2013an, aurreko urtean baino % 26, 6 gehiago, konpainiak berak ohar batean jakitera eman duenez. Soldadurarik gabeko altzairu herdoilgaitz hobiak ekoizten ditu.

Ustiapenak 51,26 milioi euro utzi zituen guztira, % 12 gahiago; salmentekiko marjina, berriz, % 9,3koa izan zen (% 8,6koa izan zen 2012koa).

Jesus Esmoris enpresako kontseilari delegatuak adierazi duenez, aurten ere emaitzak hobetzen jarraitzea aurreikusten dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X