Ministroen Kontseilua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kontzertu Ekonomikoaren aldaketa onartu du Espainiako Gobernuak

Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoak akordioa adostu zuen urtarrilaren 16an eta Ministroen Kontseiluak berretsi du ostiral honetan.
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea Ministroen Kontseiluaren ostean. EFE
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea Ministroen Kontseiluaren ostean. EFE

Kontzertu Ekonomikoaren Legea aldatzeko lege-proiektua Gorte Orokorren eskuetan uztea onartu du gaur Ministroen Kontseiluak.

Azken urteetan Estatuan sortutako zerga berrien aplikazioa adostu zuen Batzorde Mistoak. Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoak akordioa lortu zuen urtarrilaren 16an eta Ministroen Kontseiluak berretsi du ostiral honetan.

EAEko araudia Espainiarena bezalakoa izango dela aurreikusten du akordioak.

Errentaren aitorpena egiteko ereduak onartu ahal izango dituzte aldundiek, eta baita likidazio tarte bakoitzerako diru-sartze epeak ezarri ere, baina Estatuak ezarritakoen oso ezberdinak ez dira sekula izango.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X