Astelehenean hasiko da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

515 milioi euro bueltatuko ditu Bizkaiko Ogasunak errenta kanpainan

Guztira 596.000 aitorpen egingo dituzte, eta horietatik % 79 zergadunen aldekoak izango dira.
errentaren_aitorpena_euskaraz_EITB
errentaren_aitorpena_euskaraz_EITB

Astelehenean hasiko da Bizkaian errenta aitorpena egiteko epea, ekainaren 30era bitartean. Guztira, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun Sailak 596.000 aitorpen jasoko ditu.

Aitorpen guzti horietatik % 79 gutxi gorabehera zergadunen aldekoak izango dira, eta Ogasunak 515 milioi euro bueltatuko ditu. Zergadunen gainerako %21ek ordaindu egin beharko dute, 194 milioi euro, hain zuzen ere.

Iazko aitorpenekin alderatuz, aurtengo datuak oso antzekoak dira.

Errenta kanpaina bihar hasiko bada ere, martxoaren 26tik ari da Ogasun Saila etxeetara aitorpen eginak bidaltzen, eta guztira 350.000 bidali ditu dagoeneko.

Ondareari buruzko aitorpenean, Foru Aldundiak 80,5 milioi euro biltzea espero du.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X