Cegasak lan-erregulazio plana aurkeztu du
Cegasa taldeak hurrengo sei hilabeteetan Gasteizko eta Oñatiko fabriketako langileen lanaldia murriztuko duen Lan Erregulazio Plana aurkeztu du.
Enpresako iturriek adierazi dutenez, erregulazio plana berehala jarriko dute martxan. Cegasa hartzekodunen konkurtso egoeran dago eta 17 milioi euroko zorra du.
Cegasako langileek asteazkenean erabaki zuten lan-erregulazioko txostena aurkeztea. Horren eraginez, lanpostuaren arabera, langileen lanaldia % 25 eta % 100 bitartean murriztuko da, sindikatuko iturrien arabera.
Cegasa 1934an sortu zuten. Egoitzak Gasteizen eta Oñatin ditu, eta 500 pertsonak egiten dute lan bertan. Horretaz gain, Txinan 300 langile ditu eta Espainian zehar ere merkataritza-ordezkaritzak (100 lanpostu) ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Trapagarango Tubos Reunidoseko langileek ia aho batez babestu erregulazioko espedientea ontzat ematea
Hala ere, babes hori ez da nahikoa izango enpresaren eskaintzari oniritzia emateko; izan ere, ELAk, LABek, ESK-k eta UGTk Amurrion iragarri dutenez, errefusatu egingo dute, eta, beraz, gehiengoa izango lukete dagoeneko.
Amurrioko UGTko ordezkariek erregulazioko espedientearen aurka bozkatuko dute, eta ez du aurrera egingo
UGTk jakinarazi duenez, gaur afiliatuekin izandako bileran, enpresaren azken eskaintzari ezetz esatea erabaki dute "aho batez", "neurriz kanpokoa" dela iritzita.
ELAk onartu du Tubos Reunidosen egoerak ondorioak izan ditzakeela sindikatuan
Pello Igeregi ELAko negoziazio kolektiboko arduradunaren arabera, "ELAk barne arazo bat izan du Trapagarango Tubos Reunidosen. Krisi honek balioak eta printzipioak interes korporatiboen gainetik jartzen dituen sindikatuaren sendotasuna erakusten du".
Arabako Aldundia enpresei laguntzeko neurri fiskalak prestazen ari da, Irango gerraren ondorioei aurre egiteko
Arabako Foru Aldundia hainbat neurri fiskal prestatzen ari da, Irango gerraren aurrean, enpresei laguntzeko. "Gure gaitasun fiskala erabiliko dugu, besteak beste, enpresen finantza-tentsioak arinduko dituzten neurri zehatzak premiaz eta ohiz kanpo aplikatzeko", esan du Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak.
Kutxabankek 641,3 milioiko emaitza errekorra lortu du 2025ean, % 19,7 gehiago
Erakundeak bere merkataritza-jardueraren hazkunde handiari eta hedapen eta dibertsifikazioko ildo estrategiko nagusien errendimendu sendoari egotzi dizkie 2025eko emaitzak. Urtean zehar, hipoteka berrien emakidak % 26,3 egin zuen gora, eta enpresei emandako finantza-laguntzak handizkako negozioa bultzatu zuen.
Tubos Reunidosen aferak barne-krisia eragin du ELAn, eta Trapagarango afiliatuek baztertuta daudela adierazi dute
Trapagarango lantegiko ELAko ordezkariek afiliazio ia osoaren babesa jaso dute; % 94ko aldeko boto eskuratuta. Sindikatuak, bere aldetik, ohar bat argitaratu du esanez, ez duela onartuko bere izenean "langile batzuek erabakitzea beste batzuk direla kaleratuak". Enpresaren "tentazioan erortzea gizatiarra" dela adierazi du, baina "sindikalki onartezina" dela berretsi du.
Espainiako Gobernuak landa eremurako eta garraiorako laguntzak iragarri ditu, Ekialde Hurbileko gerra dela eta
Oraingoz, ez dituzte zehaztu neurriak, ezta noiz onartuko diren ere, baina asmoa "datozen egunetan eta ahalik eta azkarren" onartzea dela ziurtatu dute.
Gizon bat Eusko Legebiltzarreko hesiari katez lotu zaio, martxoaren 17ko greba orokorraren aldeko ekintza batean
Ertzaintzako agenteek askatzeko eskatu diote, eta uko egin dionez, ertzain batek zizaila batekin katea hautsi eta identifikatu egin du. Ekintza horretan, Eusko Legebiltzarraren atartera pilotak bota dituzte, eta LABek deialdiaren arrazoiak gogorarazi ditu, eta gutxieneko soldata propioa izateko pilota Eusko Jaurlaritzaren "teilatuan" dagoela, Bittor Gonzalez LABen ordezkariak azaldu duenez.
Albiste izango dira: Petrolioaren prezioa, Euskadiko ezkutu industrialaren aktibazioa eta greba mugagabea Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Eusko Jaurlaritzak industria ezkutua aktibatuko du Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Industriaren Defentsarako Taldearen bileran, Imanol Pradales lehendakariak iragarri du bere Gobernua "lehen neurri sorta bat" prestatzen ari dela, "egoera luzatu eta zailduko balitz", eta Espainiako Gobernuari eta EBri gauza bera egiteko eskatu die.