Polemika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kantabrian inbertitzen erabaki zuzena hartu zuela dio Tubacexek

Lantegia Kantabrian egitearen arrazoien artean logistikarekin, kostuekin, azpiegiturekin eta lan-gatazkekin lotutakoak daude.
Tubacexek Amurrion duen lantegia. Argazkia: EiTB
Tubacexek Amurrion duen lantegia. Argazkia: EiTB

Jesus Esmoris Tubacex soldadura gabeko hodiak egiten dituen euskal enpresaren kontseilariak azaldu duenez, zuzendaritzak erabaki "zuzena" hartu du Kantabrian inbertitzen.

Prentsaurrekoa eskaini du gaur bihar akziodunen batzarra egin aurretik. Laudion duten lantegian izan da agerraldia eta Esmorisek azaldu du konpainiak hainbat leku aztertu zituela eta faktore asko aztertu zituzten lantegia bertan kokatzeko. "Balorazioa kontuan izanda, Kantabria aukera hobea zen", azaldu du.

Lantegia Kantabrian egitearen arrazoien artean logistikarekin, kostuekin, azpiegiturekin, handitze aukerekin eta lan-gatazkekin lotutakoak daude.

Tubacexen lantegia Marina-Medio Cudeyon (Kantabria) eraiki zuten eta urrian jarriko dute martxan, Esmorisek gogoratu duenez.

Konpainiaren zuzendariak aitortu du Kantabriako lantegian egin duten inbertsioa -3 milioi baino gehiago, lehen fasean- "oso txikia" dela, Amurrion eta Laudion inbertitu dutenarekin alderatuz -50 milioi azken urteotan-. "Inbertsio garrantzitsuenak Euskadin egin ditugu", adierazi du Esmorisek.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X