Lan istripua Amurrion
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tubacexeko behargin bat larri zauritu da, kamioiak su hartuta

Amurrioko Tubacex enpresako langile bat larri zauritu da, metala garraiatzen zuen bere kamioiak su hartuta. Gurutzetako ospitalera eraman dute, besoetan eta eskuetan erredura larriak zituela.

Amurrioko Tubacex enpresako langile bat larri zauritu da gaur arratsaldean, metala garraiatzen zuen kamioiak su hartuta. Gurutzetako ospitalera eraman dute, besoetan eta eskuetan erredura larriak zituela.

Ezbeharra arratsaldeko 15:30ean gertatu da. Zauritua Amurrioko lantegiko behargin bat da.

Sua zerk piztu duen ikertuko dute orain. Garrek ez dute bestelako arazorik eragin lantokian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X