Catak Fagorreko aktibo guztietara zabaldu du eskaintza, 20 milioitan
CNA Kataluniako taldeak, Cata Etxetresnak markaren bitartez, Fagor Etxetresnak bereganatzeko egindako eskaintza hobetu egin du berriz ere. Taldearen Confort negozioa eskaintza barnean sartu du eta, hala, Euskadiko Fagorreko aktibo guztietara zabaldu du proposamena, Edesaren Basauriko eta Bergarako lantegiak gehituta. Horrez gain, 20 milioi euro eskaini ditu, enpresa horretako iturriek Europa Press agentziari baieztatu dutenez.
Apirilean, 16 milioi euro ordaindu eta 500 lanpostu sortzeko konpromisoa aurkeztu zuen CNA taldeak, baina ekainaren 26an dagoeneko proposamena hobetu eta eskaintza loteslea erregistratu zuen: 16,2 milioi euro emateaz gain, zuzeneko eta zeharkako 1.397 enplegu bermatzea ere eskaini zuen, tartean zuzeneko 500 lanpostu. Halaber, enpleguei dagokienez, hobetu egin zuen lehen eskaintza: hasieran mahai gainean jarritako 500 lanpostuen aldean 1.397 eskaini zituen bigarren proposamenean (500 zuzenekoak eta 900 zeharkakoak).
Enpresako iturriek Europa Press agentziari adierazi diotenez, 20 milioi eurora zabaldu dute orain eskaintza hori, eta Fagorreko lantegi guztiekiko interesa agertu dute, tartean Confort negozioarekiko ere (Basauriko eta Bergarako lantegiak).
LAU ESKAINTZA
Fagor Etxetresnak erosteko eskaintzak egiteko epea amaitu da bart gauerdian. Guztira lau eskaintza jaso dituzte, Cevitalek, Catak eta Txileko funts batek aurkeztutakoaz gain, Amica taldeak ere aurkeztu du proposamena, EiTBk jakin ahal izan duenez.
Aljeriako Cevital
Aljeriako Cevital taldeak 18 milioi euroko eskaintza aurkeztu zuen, ekainaren 27an, Fagor Etxetresnak enpresaren truke. Eskaintza horrek 400 lanpostu zuzen bermatuko lituzke 2019a bitartean, eta 1.300 lanpostu sortuko lituzke inguruan.
Cevitalek esan zuenez, eskaintza horrek eragina izango du etxetresna txikien arloan, baita klimatizazio eta garbiketa sailetan ere. Garagartzako eta San Andreseko lantegiei eragingo die.
"Eskaintzak Edesa, Fagor, Aspes eta Splendid marken jarraipena bermatzen du, baita laguntza teknikoa ere", adierazi zuen Cevitalek. Eskaintzak ez luke eraginik izango Basauriko Edesaren lantegian.
Eskaintza berria Txiletik
Txileko funts batek eskaintza berri bat aurkeztu zuen, Donostiako Merkataritza Epaitegian, Edesaren aktiboak bereganatzeko.
Enpresaren inguruko iturriek Europa Pressi baieztatu diotenez, eskaintza zazpi milioi eurokoa da, eta 100 lanpostu bermatuko lituzke (230 lanpostu ditu).
Eskaintzak egiteko epea agortuta, justiziak erabakiren bat uztailaren 29a baino lehen hartzea espero da.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek balorazio gazi-gozoa egin dute EBk ezarritako arrantza kuoten inguruan
Erdietsitako akordioa albiste txarra da Ondarroako alturako ontzientzat, besteak beste, legatzaren eta oilarraren kuotak jaitsi dituztelako. Kaltetuenak, baina, berdela amuarekin arrantzatzen duten ontzi txikiak dira, % 70 murriztu baitute harrapaketen kopurua. Baxurako arrantzaleentzat, aldiz, akordio “positiboa” da, hegaluzearen kuotari eutsi egin diotelako eta atun gorriarena eta antxoarena handitu direlako.
Ipar Euskal Herriko laborariek A64a blokeatu dute dermatosi nodularraren aurkako neurriak salatzeko
Mobilizazioak bart abiatu dituzte, errepidean traktoreak eta lasto fardoak jarrita. Gaixotasuna kontrolatzeko, neurri zorrotzak hartu ditu Frantziako Gobernuak, eta kasuren bat agertuz gero, etxaldeko behi guztiak hiltzeko agindua eman du. Abeltzainek astelehenera arte jarraituko dute protestan, Macronen gobernuari euren “haserrea” helarazteko.
Jaurlaritza berdelaren kuota murrizteak eragingo dituen galerak arintzeko neurriak bilatzen ari da
Bilerak deituko ditu kuota berrien eragin ekonomikoa aztertzeko eta galerak arintzen lagunduko duten neurriak aztertzeko. Gainera, beste espezie batzuentzat ere murrizketak aurreikusi ditu Europar Batasunak.
EBk % 73 murriztu du berdelaren kuota 2026ko lehen sei hilabeteetarako
Antxoari dagokionez, albiste onak euskal arrantzaleentzat, gehieneko muga baimendu baita (29.700 tonako harrapaketak). Onartutako kuotak ekainera arte egongo dira indarrean, negoziazio berrien zain.
EBk 3 euroko tasa ezarriko die uztailetik aurrera Shein eta Temu plataformetan egindako erosketei
2028rako aurreikusitako behin betiko muga-zergen erreforma indarrean sartu arte egongo da indarrean. Erreforma horren bidez, EBk amaiera eman nahi dio 150 eurotik beherako balioa duten produktuak muga-zergak ordaintzetik salbuetsita egoteari.
Aurreko egunetako antzerako jarraipena izan du medikuen grebak ostiralean EAEn
Osakidetzak emandako datuen arabera, goizeko txandan % 19,63k egin du lanuztea eta arratsaldekoan, berriz, %9,22k.
Talgoko Batzarrak kapitala handitzea eta Sidenor eta SEPIren sarrera onartu ditu, Eusko Jaurlaritza barne
Konpainiak "laster" formalizatuko du Sidenor buru duen euskal partzuergoak konpainiaren % 29,76 eskuratzea. SEPIk 45 milioi euro jarriko ditu kapitalaren % 7,8 kontrolatzeko, 4,25 euro akzioko, kapital-gehikuntzara joz.
Pozik hartu dute Arabako erresidentzietako langileek gatazkaren konponbidea, 6 urteko borrokaren ondoren
Soldata % 32,5 igoko zaie eta hilean 1.500 euro gordin irabaztera iritsiko dira. Elkarrekin-Podemosek aurrekontuak onartzeko baldintza gisa gai hau jarri izana eskertu dute.
Bisigua, zapoa, itsaskiak... Zenbateko astindua izango da Eguberrietako menua gure poltsikorako?
Gabonak ate-joka ditugu eta MercabIlbao elikagaien banaketarako funtsezko nodoa da. Txikizkariak bertara joaten dira produktuak erostera, ondoren haien dendetan saltzeko. Gaur, goizean zehar, etengabe ikusi ditugu alde baterik bestera produktuak begiratzen eta erosten. Zer igo da gehien egun hauetan? Zer saltzen da gehien?
EAJk eta PSE-EEk oposizioaren babesik gabe onartuko dituzte Bizkaiko 2026ko Aurrekontuak
Bizkaiko Batzar Nagusiek atzera bota dituzte oposizioak aurkeztutako hiru osoko zuzenketak. Gauzak horrela, 2026ko aurrekontu proiektuak beste aurrerapauso bat eman du, behin betiko onespena eman aurretik.