Edesa eta Fagor erosteko proposamenak hobetzeko epea bukatu da
Gaur, astelehena, bukatu da Fagor Etxetresnak eta Edesa eskuratu nahi dituzten enpresek proposamenak hobetzeko epea. Orain arte interesa agertu duten lau enpresetako bik, Cevitalek eta Catak, hasierako proposamenak hobetuko dituztela iragarri dute. Dena dela, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak ziurtatu duenez, Fagor Etxetresnak eta Edesa eskuratzeko eskaintzak egin dituzten lau enpresek proposamenak "hobetuko dituzte" astelehenean.
Cata Kataluniako enpresak 19,8 milioitik 21,3 milioira igo du hasierako eskaintza, eta Cevital Aljeriako enpresak Donostiako Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegian (euskal kooperatibaren konkurtsoa esku artean duena) aurkeztu ditu dagoeneko proposamen berriaren xehetasunak.
Efek egindako elkarrizketa batean, Tapiak gogora ekarri du aipatutako proposamenak aurreko epean egin zituztela (asteazkenean bukatu zen), baina nahi izanez gero, bigarren aukera bat izango dute eskaintza hobeak egiteko.
"Enpresak elkarri begira ari dira. Oraindik ere hobetuko dituzte eskaintzak. Hobekuntza bat egin dute dagoeneko, baina benetakoa astelehenean izango da", esan du.
Sailburuaren esanetan, Jaurlaritzaren ikuspuntutik, garrantzitsuena "ahalik eta enplegu gehien eta industria jarduera handiena mantentzea da", eta "proiektua arrakastatsua izatea eta jarraikortasuna izatea bermatzea".
Euskal kooperatibaren enpresak bere gain hartzen dituenak Debagoiena suspertzea eta, batez ere, etxetresnen sektorea bultzatzea nahi du Iñigo Urkulluren Kabineteak.
Albiste gehiago ekonomia
Serveoko langileak 22 laguni eragiten dien enplegu-erregulazioko espedientearen aurka bildu dira Basaurin
CCOOk deituta, Serveoko langileek "Bridgestoneko kaleratze ikusezinak" salatu dituzte, eta datorren astelehenean hasiko den greba mugagabea deitu dute.
Banco Sabadell erosteko eskaintza publikoa onartzeko Espainiako Gobernuaren baldintzaren aurkako helegitea aurkeztu du BBVAk Auzitegi Gorenean
Bankuak uztailaren 15ean aurkeztu zuen errekurtsoa, Espainiako Gobernuak baldintza iragarri eta hiru astera. Zehazki, hiru urteetan bi erakundeek identitate juridikoa eta ondarea bereizita mantentzera behartzen ditu Sanchezen gobernuak.
Zerga-bilketa % 9,6 igo da Euskadin 2025eko lehen seihilekoan
Hiru euskal ogasunek 11.173,7 milioi euro bildu zituzten uztailera arte, hau da, iazko aldi berean baino % 9,6 gehiago eta 983,9 milioi gehiago.
Eusko Jaurlaritzak ingurumen baimena ukatu die Balmasedako El Haya 1 eta 2 parke eolikoei
Kolitza inguruan lau aerosorgailu ezarri nahi ditu Side Recovery Systems konpainiak, baina, txostenaren arabera, eremua sai zuriaren babestokia.
KPIa hamarren bat jaitsi da Euskadin uztailean, eta % 0,2 igo Nafarroan
Urte arteko datuei dagokienez, inflazioa % 3koa da Euskadin eta % 2,7koa Nafarroan, Estatuko batez bestekoaren berdina.
Statkraftek aztertuko du Piaspe parke eolikoaren ingurumen baimenari buruzko erabakiari helegitea jarri ala ez
Parke eolikoa Gipuzkoako Azpeitia, Zestoa eta Errezil udalerrietan zegoen planifikatuta eta kontrako ingurumen-ebazpena jaso du. Enpresaren aburuz, parke eolikoa "energiaren sozializazioa bultzatzeko diseinatu zen, enpresen, administrazioen eta tokiko komunitateen inplikazioa bilatuz".
Jaurlaritzak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe proiektu eolikoari
Eusko Jaurlaritzako Industria, Transizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak atzera bota du Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean egitekoa zuen parke eolikoaren proiektua. Mendi inguru horretan eraikitzekoak zituzten errotek eta energia azpiegiturek ingurumenari kalte egingo lioketela ebatzi du txostenak.
BBVAk bere eskaintzari eutsi eta aurrera jarraitzen du Sabadell erosteko ahaleginean
Sabadelleko akziodunek ia aho batez TSB Erresuma Batuko filiala Santander bankuari saltzea onartu eta astebetera hartu du Carlos Torres buru duen konpainiak erosketa eskaintzari eusteko erabakia.
Greba Bilboko Udaltzaingoaren telefono bidezko arreta-zerbitzuan, Aste Nagusian zehar
ELAk salatu du Udalak eta Lanalden azpikontratak ez dutela negoziatu nahi zerbitzua osatzen duten bost profesionalen lan-baldintzak hobetzea.
Jaurlaritzak onartu egin du Araban bi eguzki-parke eraikitzea, bata Agurainen eta bestea Arespalditzan
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak ostegun honetan argitaratu du bi proiektuek ingurumen baimena lortu dutela. Instalazioek 32 hektareako azalera eta 20 megawatteko potentzia izango dute.